Ukraina atzerrira joandakoen nahitaezko soldadutza aztertzen ari da
Europar Batasunean bakarrik 700.000 gazte ukrainar daude, Armadarentzat erreklutatuak izan daitezkenak, Errusiaren aurkako gerra jasaten ari den blokeoaren aurrean. Rustem Umerov Ukrainako defentsa ministroak esan duenez, gazte horiei "gonbidapena" bidaltzekotan dira, Armadara joan daitezen. Joango ez balira zigorrak ere izango omen lituzkete.
Vlodomir Zelenski Ukrainako presidenteak berak, bideoz emandako mezu batean, beren herria defendatzeko herritarren borroka espirituari dei egin dio, dauden helburuak lortzeko, Ukrainak ahalegin eta energia handiena egin behar duenean. Eta gaineratu du: "atsedenaldia hartzeko unea gero etorriko da"
Atzerrian bizi diren gizonezko ukrainarrak derrigorrez gerrara joateari buruzko aipamenak eztabaida bizia sortu du Alemanian, bertan atzerriratu gazte ukrainar asko bizi baitira. Oposizioan dauden CDUko kontserbadoreek Kievko gobernuaren jarrera babesten dute. Ostera, Marco Buschmann Alemaniako Justizia Ministro liberalak adierazi duenez, Berlingo Gobernuak ez du inor bere borondatearen aurka derrigorrez soldadutza egitera bidaliko.
CDUk, bere aldetik, dirulaguntzak murriztu nahi dizkie Alemanian bizi diren gizonezko ukrainarrei. Kontserbadore alemaniarrek uste dutenez, ez dago ondo adin militarrean dauden gizonezkoak beren herria defendatzeko gerrara ez joatea. Beraientzako deialdi morala eta premiazkoa da eta politikoki babestuko dute.
Baina Berlingo Gobernuak nahi du gizonezko ukrainar hauek Alemaniako lan merkatuan sartzea, aspaldian eskulan eskasia jasaten baitu. Beraz, gizonezko hauek ez lukete dirulaguntza publikoen menpe egon beharko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.