Irlanda bateratzeko ordua da, Sinn Feinen arabera
Ipar Irlandako gobernuan presidentzia kargua hartu ondoren, Sinn Fein alderdi nazionalista irlandarra prest dago bi Irlanden bateratzea bultzatzeko.
Mary Lou McDonald alderdi honetako buruzagia, eta Sinn Fein alderdikoa ere den Michelle O'Neil, Belfastko gobernuan ministro nagusia, prest daude hamarkada honetan bi Irlanden bateratzea lortu dadin referenduma antolatzeko. Horretarako prestakuntzak egiten dagoeneko hasiko dira.
Ipar Irlandako Bake akordioek bi Irlanden bateratzea aurreikusten dute. Horretarako biztanlegoaren gehiengoak alde egon behar du.
2022Ko maiatzean egin ziren azken hauteskundeetan, Sinn Fein alderdiak lehen aldiz DUP, alderdi unionista protestantea, gaindituz, Ipar Irlandako lehen indarra izatera iritsi zen. Azken inkesta batek aurrikusten duenaren arabera, Irlandako Errepublikan ere Sinn Fein lehen indarra izango litzateke, botoen % 30 lortuz. Ikusi beharko da pronostiko horiek betetzen diren datorren urtean izango diren hauteskundeetan.
McDonaldek eta O'Neilek kaleratutako agirian azpimarratzen dutenez, bi Irlandetan gauzak aldatzeko borondatea dago. Ipar Irlandan orain arte gehiengo unionista protestantea izan da, baina gehiengo hori dagoeneko desagertu omen da.
Referendum baketsua, ordenatua, demokratikoa eta konstituzionala
Brexit-aren referendumak eredua izan beharko luke bi Irlanden batuketaren kontsulta egiteko.
McDonaldek aitortu du Ipar Irlandan biztanlegoaren gehiengoa batuketaren alde dagoela iragartzen duen inkestarik ez dagoela. Baina uste duenez, Ipar Irlandako gobernu berriarekin hori aldatuko da, jendeak batuketarako benetako posibilitatea dagoela ikusiko duenean.
John Finucane, gobernuko Ekonomia ministroak, Sinn Feinekoa bera ere, uste duenez, Europar Batasunetik Erresuma Batuaren irtetzeak errazago bihurtu du Ipar Irlanda eta Irladako Errepublikaren arteko batuketa lortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.