Bi urtetan suntsipen ikaragarria eragin du gerrak
Errusiaren erasoak kalte eta jazarpen ikaragarriak eragin ditu Ukrainan. Gerrak bi urtetan utzitako hondamendiari begiratuz gero, Moskuren helburua, gauza guztien gainetik, herrialde hau erabat hondatzea izan dela ondorioztatu daiteke.
Erasoak utzitako hondamendia eta basakeria Bigarren Mundu Gerrak Europan utzin zuenetik ez zen ezagutzen.
Munduko Bankuak, Europar Batasunak eta Nazio Batuek argitaratutako txosten batek ondorengo datuak kaleratu ditu: hamar urtez Ukrainak 447.000 euro beharko ditu Errusiak eragindako kalteak konpontzeko.
Hildako kopuruari dagokionez, ez dago argi zenbat diren Errusiaren erasoen eraginez hildakoak. Nazio Batuetako Giza Eskubideetarako Komisionatuak kopuru hauek eman ditu ezagutzera: 10.328 hildako zibil eta 19.659 zauritu. Benetako zifrak seguruenera altuagoak izango dira.
Aldi berean, bai Kievko gobernuak eta baita Nazio Batuek ere oztopoak dituzte Errusiak dituen lurralde okupatuetan izan diren hildakoak zenbatzeko. Setiatutako Mariupol hirian bakarrik, hildakoen kopurua dozenaka milakoa da, satelitez hartutako irudietatik ondorioztatu daitekeenez.
Biktima zibilei gerrako bi aldeetan hildako soldaduen kopurua gehitu behar zaizkie. Ukrainaren bertsioaren arabera, 407.240 soldadu errusiar ezabatu dituzte. Mendebaldeko iturriak zuhurragoak dira. Erresuma Batuko iturri militarrek esan dutenez, berriz, hildako eta zauritutakoen artean 350.000 soldadu errusiar daude.
Otsailaren 21an BBCko errusiar hizkuntzako zerbitzuak eta Mediazona talde errusiarrak jakitera eman zutenez, beren izenekin, 45.000 hildako soldadu errusiar identifikatu dituzte. Hileta liburuetan bi urte hauetan erregistratutakoak eta identifikatutakoak jasotzen dira, baina hildakoen benetako kopurua azkoz handiagoa izan daiteke.
Ez dago argi ezta ere, zenbat soldadu ukrainar hil diren. Abuztuan New York Times egunkariak argitaratutako datuen arabera, 70.000 soldadu hil dira, eta 100.000 eta 200.000 artean zauritu dira.
Kalte materialak kontutan hartuz, 250.000 etxebizitza suntsitu dituzte bi urte hauetan. Eta horrez gain, beste 426 ospitale eta 1.300 osasun zentro desegin dituzte Ukrainan.
Erasoak Munduko Bigarren Gerraz geroztik ezagutu ez zen errefuxiatu kopurua eragin du. Sei milioi ukrainarrek Europar Batasunera ihes egin dute. Beste zortzi milioi desplazatu daude Ukrainan bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.