Hainbat pertsona hil dira eta milaka herritar lekualdatu behar izan dituzte Thailandiaren eta Kanbodiaren arteko liskarren ondorioz
Kanbodiaren eta Thailandiaren arteko gatazkak urte luzeko historia du, baina hamarkada batzuk etenda egon ondotik, iazko maiatzean berriz ere eztanda egin zuen, eta egunotan izandako liskarrek urrian bi herrialdeek sinatutako bake akordioa kolokan jar lezake.
Thailandia eta Kanbodiaren arteko gatazka gogortu egin da. Azken datuen arabera, hainbat pertsona hil dira herrialdeen arteko mugan azken orduetan izandako liskarrak tarteko. Gainera, gatazkak sortu duen izua dela eta, milaka herritar lekualdatu behar izan dituzte.
Thailandia eta Kanbodiaren arteko gatazkak urte luzeko historia du, baina hainbat hamarkadatako etenaldiaren ondotik, 2025eko maiatzean berriz ere lehertu zen gatazka bi herrialdeen arteko mugan, eta azaroan bake ituna sinatu bazuten ere, Donal Trump Estatu Batuetako presindetea bitartekari lanetan aritu ondotik, azken orduetan gatazkak eztanda egin du berriz ere.
Winthai Suvaree Thailandiako Armadako bozeramaileak baieztatu duenez, zazpi herritar zauritu dituzte, eta Kanbodiako militarrei egotzi die erasoa. Gaineratu duenez, kopuru horrek gora egin lezake ondorengo orduetan, eta adierazu du muga inguruan dauden bost probintziatan zibilak lekualdatzen ari direla, eta 600 eskola baino gehiago itxi dituztela, segurtasuna zaintze aldera.
Bi herrialdeek besteari egotzi diote borrokak hasi izana
Thailandiako Armadak Kanbodiaren aurkako aire erasoak burutu ditu astelehen honetan, bezperan, igandean Thailandiari eraso ugari egitea leporatu ostean.
Kanbodiako Armadako bozeramaile Maly Socheatak, berriz, esan du Thailandiak egin zuela tiro lehendabizi, eta, eraso horien ondorioz, zauritu ugari izan zirela herrialdean eta herritar askok beren herriak utzi behar izan zituztela.
Malaysiako bake akordio, arriskuan
Liskar horiek Thailandiak eta Kanbodiak joan den urrian Malaysian sinatutako bake akordioa hautsi dute praktikan. Ituna Donald Trump AEBko presidentearen bitartekaritzarekin lortu zen.
Azaro erdialdera Thailandiako lehen ministro Anutin Charnvirakulek aldi baterako eten zuen bake akordioa, mugan izan ziren tiroketak tarteko, baina azken orduetan borrokaldiak areagotu egin dira.
Bangkokek eta Nom Penek lehia historikoa dute lurralde batzuen subiranotasuna eskuratzeko. Bi herrialdeen arteko gatazka ulertzeko, Mendebaldearen iragan kolonialera jo behar da. Frantziak 1907an Kanbodia bere kolonia bihurtu eta mugak artifizialki marraztu zituenean hasi ziren Thailandiarekin tentsioak. Bi tenpluen kasua horren adibide da.
Urteek aurrera egin dute, eta, teorian iragan koloniala urrun utzi badu ere, Mendebaldeak gatazka bizi dirau oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.