AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean

AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.

WASHINGTON (United States), 11/08/2025.- US President Donald Trump (C) with US Defence Secretary Pete Hegseth (L) and US Attorney General Pam Bondi (R) addresses the media in the James S. Brady Press Briefing Room of the White House, Washington, DC, USA, 11 August 2025. President Trump is due to announce the deployment of the National Guard in Washington DC as part of a crime reduction strategy. EFE/EPA/WILL OLIVER / POOL
Donald Trumpen artxiboko irudia, Bondi ondoan duela. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak ostegun honetan iragarri duenez, Pam Bondi fiskal nagusiak Gobernua utziko du, eta Todd Blanche 'egungo bigarrenak' ordezkatuko du, behin-behinean.

Blanche fiskal nagusiordea izateaz gain, Trumpen abokatu defendatzailea izan da presidente hautatu aurretik izan zituen lau inputazio penaletan.

"Asko maite dugu Pam, eta sektore pribatuan oso beharrezkoa eta garrantzitsua den postu berri bat beteko du, laster iragarriko dena. Eta gure fiskal nagusiaren albokoak, Todd Blanche, oso talentuduna eta errespetatua denak, hartuko du fiskal nagusi kargua", iragarri du Trumpek sare sozialetan.

Justizia Departamentuko arduraduna "patriota estatubatuar handia eta lagun leiala" dela azpimarratu du Etxe Zuriko buruak, eta "herrialde osoan delinkuentziaren aurkako errepresio kanpaina gainbegiratzean egindako lan bikaina" defendatu du.

Hitz adiskidetsu horiek gorabehera, azken hilabeteetan Donald Trumpek behin baino gehiagotan erakutsi du bere frustrazioa Bondirekin, Trumpen etsaiak jazartzeko orduan "epela izateagatik" eta Epstein auziko artxiboen kudeaketagatik.

Pam Bondi, Trump defendatzeagatik bere burua erre eta haren konfiantza galdu zuen fiskal nagusi leiala

1965eko azaroaren 17an jaio zen Bondi Tampan, Floridan. Hain zuzen ere, Floridako fiskal nagusi hautatu zuten lehen emakumea izan zen. 2011 eta 2019 artean bete zuen kargu hori.

2013an, Trump Universityren aurkako ikerketa ixtea erabaki zuen, Trump Fundazioaren 25.000 dolarreko dohaintza politikoa jaso ostean, komunikabideen eta gardentasun erakundeen txostenen arabera.

Bere profil politikoa nabarmen errepublikarra izan da. Trumpen talde politikoarekin lehen harremana 2019an izan zuen, presidenteari Kongresuan egindako epaiketa politikoan bere talde legaleko kide izan zenean, eta ordutik kolaboratzaile leiala izateagatik nabarmendu da.

Fiskaltzatik irten dela jakin ondoren Xn idatzi duen lehen mezuan, Trump goraipatu du berriro, eta harro agertu da "Estatu Batuak leku seguruagoa eta babestuagoa izateko presidenteak egindako ahaleginengatik".

Zalantzarik gabe, Jeffrey Epstein sexu delitugilearen kasua izan da bere agintaldian aurre egin behar izan dion gai korapilatsuena, eta, azkenean,Trumpen konfiantza galera eragin diona.

2025eko uztailean, Justizia Sailak memorandum bat argitaratu zuen, ustezko “bezeroen zerrenda” baten frogarik ez zegoela ondorioztatuz. Ordutik, eta batez ere, auziarekin lotutako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ondoren, Bondiren kudeaketari kritikak sektore guztietatik iritsi zaizkio.

Bereziki polemikoa izan zen Ordezkarien Ganberako Batzorde Judizialaren agerraldi batean egin zuen hitzaldia otsailean, non oso oldarkor agertu baitzen. Aretoan zeuden Epsteinen biktima batzuei barkamena eskatzeari uko ere egin zion eta modu sutsuegian defendatu zuen Trump, nabarmen geratuz.

Bai demokratek bai errepublikanoek zalantzan jarri zuten bere agerraldia, eta apirilaren 14an beste baterako deitu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X