Raul Castro Kubako presidente ohia atxilotzeko agindua eman du AEBko Fiskaltzak
Raul Castro, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Estatu Batuetako agintariek Raul Castro Kubako presidente ohia atxilotzeko agindua eman dute astelehen honetan, 1996an Hermanos al Rescate Kubako erbesteratuen erakundeko bi hegazkin zibil nazioarteko uretan eraisteagatik. Gertakari horren ondorioz, hiru estatubatuar eta AEBn bizi zen beste bat hil ziren.
"Gure bulegoak Raul Castro diktadore komunista atxilotzeko agindua lortu du, lehen graduko hilketa egiteko konspirazioa egotzita", iragarri du James Uthmeier Floridako fiskal nagusiak.
Fiskalak esan duenez, Castrok, maiatzetik gai beragatik AEBn inputatuta dagoenak, "odol hotzean Floridako lau herritar hiltzea agindu zuen". "Floridak ez dio inoiz kontuak emateko exijitzeari utziko Carlos Costa, Pablo Morales, Mario de la Peña eta Armando Alejandre Jr-en heriotzagatik", gaineratu du.