Clinton inkestetan garaile, baina gero eta abantaila txikiagoarekin
Estatuz estatu egindako inkestetan egindako aurreikuspen politiko gehienen arabera, Hillary Clinton hautagai demokratak ez ditu erraztasunez lortuko AEBko hauteskundeak irabazteko beharrezkoak diren 270 hauteskunde botoak.
Donal Trump hautagai errepublikanoak orain arte zegoen tartea murrizten ari da Etxe Zurira heltzeko lasterketan gakoak diren estatuetan egindako azken inkestek adierazten dutenez, batez ere Ipar Karolina, New Hampshire edo Ohion, non inkestak Trumpen aldekoak diren. Pennsylvanian ere Trump Clintonekiko tartea txikiagotzen ari da, eta ostiralean hautagai biak bertan izan ziren ere, jakitun baitira estatu horretako 20 botoak erabakigarriak direla 270 gutxiengo hori eskuratzeko.
Trump bere arerioaren ahuleziak azpimarratu zituen, eta Clintonen "zuhurtzia eza" kritikatu zuen Estatu idazkari zenean bere posta elektronikoak erabiltzeko moduagatik. Horren gaineko polemika berpiztu egin da FBIk egindako azken ikerketengatik.
Bere aldetik, Clintonek bere ohiko gidoiari eutsi zion, eta bere eskarmentua eta inklusioaren aldeko mintzaldia erabili zituen, Etxe Zurian aukera berdintasun eta oparotasun ekonomiko gehiago egongo dela baieztatzeko.
Obama presidenteak, berriz, Ipar Carolinan emandako hitzaldi batean, Trumpen curriculuma gaitzesteaz gain, Trumpi leporatu zion guraso guztiek beren seme-alabei erakusten dizkieten baloreak "bortxatu" egiten dituela.
Hedabideek inkestak
Hillary Clinton hautagai demokrata inkesten buru azaltzen da Donald Trumpen aurrean, bi eta lau puntuko aldearekin ostiralean argitaratutako azken inkesten arabera.
Fox News-en inkestak jasotzen duenez, Clintonek bozen % 45eko babesa lortuko luke; Trumpek, aldiz, % 43koa. Duela astebete hiru puntukoa zen bien artekoa aldea, hedabide beraren esanetan.
McClatchy-Marist iritzi-institutuaren inkestak ere bi puntuko aldea adierazten du, baina oraingoan Clintoni % 46ko babesa emanez, eta Trumpi % 44koa.
Bien arteko alderdik handiena iragartzen duen inkesta Washington Post-ABC News hedabideek plazaratutakoa da; hain zuzen ere, lau puntu leudeke Clintonen alde: % 47 (Clinton) % 44 (Trump).
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpen ustez, 'irrigarria' da Errusiak lagundu egin ziola pentsatzea
Horrenbestez, ukatu egin du 'The Washington Post' egunkariak atzo argitaratutakoa, hots, Errusiak hauteskundeetan esku hartu izana.
Israel eta Palestinaren arteko bakea lortu nahiko lukeela dio Trumpek
Siriako gerraren inguruan "mundu guztiaren iritzia ez bezalakoa" duela esan du, eta 'alt-right' talde ultraeskuindarretik aldendu da.
Clinton:'Behin baino gehiagotan pentsatu dut kalera berriz ez irtetea'
Estatu idazkari ohiak ez du sentitzen duen "etsipen sakona" ezkutatu, faborito zen hauteskundeetan galdu eta gero.
Hauteskunde-kanpainan iragarritako asmoei garrantzia kendu die Trumpek
Hauteskundeak irabazi zituenetik lasaiago hitz egiten du hedabideen aurrean, eta diskurtsoa ere aldatu duela nabari daiteke.
Obama: 'Kezkatuta ote nagoen Trump dela eta? Erabat'
Jarduneko presidenteak esan duenez, Trumpen "izaeraren alde batzuk" ez zaizkio "lagungarriak izango" Etxe Zurian. Guantanamoren inguruan, esan du ezin izan duela espetxe "madarikatua" itxi.
Trumpek Stephen Bannon izendatu du estrategia buru
Etxe Zurian izango dituen aholkularien artean Stephen Bannon presidente berriaren estrategia burua izango da, askoren ustez eskuin mutur arrazistaren ordezkaria.
Trump, AEBko presidente zaharrena, Reaganekin batera
70 urterekin hartuko du kargua urtarrilaren 20an, eta berarekin horrenbeste konparatzen duten Ronald Reaganen lekukoa hartuko du presidente zaharrenaren tituluan. Gazteena Kennedy izan zen (45 urte).
Etxe Zurian izandako beste bilera
Michelle Obamak eta Melania Trumpek tea hartu eta "Etxe Zurian seme-alabak" hezteak ekartzen dituen arazoen inguruan hitz egin zuten. Ondoren, Trumpek esan du Melaniari asko gustatu zaiola Michelle.
Trumpen 10 asmo nagusiak
Mexikoko mugan harresi bat altxatzea, TPPa baztertzea edota klima aldaketaren borrokaren kontrako diru-laguntzak gutxitzea agindu du, besteak beste.
Trumpen aurka manifestatu dira bigarren egunez AEBko hainbat hiritan
Donald Trump presidente hautatu ondoren protesta manifestazioak izan dira hainbat hiritan, bigarren egunez. Jendetsuenak New York, Los Angeles eta Whasingtonen. Portlanden istiluak izan dira.