ELURRA EUSKAL HERRIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu da jai-egunen ondoren asteazken hotz honetako abisu horia

Oso hotza izan da Gabon-jaien ostean ohiko zereginetarako itzulera Euskal Herrian. Elurrak eta izotzak egunaren hasiera baldintzatu diote askori. Termometroek minimo historikoak markatu dituzte egunsentian, - 20 ºC ingurukoak. Eguerditik aurrera, ordea, tenperaturak gora egin du eta elur-maila azkar igo da.

VITORIA, 06/01/2026.- Vitoria ha amanecido cubierta de nieve tras una noche gélida en Euskadi con temperaturas generalizadas por debajo de los ceros grados y con nevadas que han obligado a cerrar dos puertos de la red secundaria y a usar cadenas en varios puntos de la principal. EFE/L. Rico
18:00 - 20:00

Hotz handia

Abisu horia elurragatik eta muturreko tenperatura baxuengatik Euskadin, 15:00ak arte
A-15 eta BI-30 errepideetan, erreiak itxita eta auto-ilara luzeak izan dira goizean zehar.
Hotz handiko beste gau bat izan dugu, minimoak oso baxuak barnealdean: -7 ºC-raino Agurainen eta -4 ºC-raino Berastegin, Euskalmeten arabera.
Elurra egin dezake arratsaldean zehar, 1.000 metrotik gora.

Amaitu da elurragatik ezarritako abisu horia

15:00etan amaitutzat eman du Euskalmetek elurragatik ezarrita zeukan abisu horia. Elurraren maila igotzen joango da arratsaldean zehar, 1.000-1.200 metrotan kokatu arte. 21:00etan, beste abisu hori bat aktibatuko da. Kasu honetan, tenperatura minimoengatik eta izotzagatik izango da eta soilik Araban. Lurraldearen mendebaldean izotz txikia egiteko aukera egongo da.

 

Hamaika lagun artatu dituzte Gasteizen, izotzagatik erori ostean

Hamar heldu eta adingabe bat artatu behar izan ditu Osakidetzak asteazken honetan Gasteizen, izotza dela eta lurrera erortzean izandako zauriak sendatzeko. Bi jardunaldi horien artean, Osakidetzak 28 pertsona artatu ditu, horietako bost haurrak.

Neguko giroak eta elurteek jarrituko dute Nafarroan, ostiral eta larunbatean

Aurreikuspenen arabera, ostirala eta larunbata neguko egunak izango dira berriro Nafarroan, ipar-mendebaldeko egoera klasikoarekin eta elurra 500–600 metroko kotetan agertuko da. Elurteak bereziki ugariak izango dira Nafarroako Pirinioetan, 1.200 metrotik gorako eta 50 zentimetrotik gorako elur-pilaketekin.

Nafarroako errepide sarean normaltasuna nagusi; eta elurrak eragindako arazoak, bigarren mailako bideetan

Nafarroako errepide sare nagusiak normaltasuna berreskuratu du elurteen ostean: hala ere, bigarren mailako lau errepidek oraindik eraginak dituzte. Hain zuzen ere, itxita dira NA-7510 San Migel Aralar, NA-2012 Otsagabia-Irati eta NA-2011 Zaraitzu-Frantzia errepideak, eta NA-137 Burgi-Izaba-Frantzia bidean neguko ekipamenduak erabiltzea derrigorrezkoa da. Nafarroako Gobernuak arreta handiz gidatzeko gomendatu du elur eta izotz arriskuagatik. Foruzaingoak, gainera, herritarren lankidetza eskatu du elur-garbiketa lanak ez oztopatzeko.

Neguko Bide-Zaintza Plana desaktibaturik geratzen da “Eragingarritasun egoeran”

Hala ere, Planak aktibaturik jarraitzen du ”Jarraipen eta Berri-Emate egoeran”.

Ipar Euskal Herria: Ur hotzetan, Urepel (-7,8ºC)

18:00 - 20:00

Bizkaia: Otxandio, Bizkaiko udalerririk hotzena (-5,8ºC)

18:00 - 20:00

Nafarroa: Erroibar, mantu zuri batez estalia eta muturreko tenperaturekin (-15,6ºC)

18:00 - 20:00

Amaitu dira kamioentzako neurri bereziak Irungo AP8an, Baionako noranzkoan

Gaur amaitu dira kamioien zirkulaziorako neurri bereziak Irungo AP8an, Baionako noranzkoan. Neurriak abenduaren 18an ezarri ziren, eta auto-ilara luzeak eragin izan ditu gaur arte.

 

Frantzia: Bordeleko eta Poitierseko arteko sarbidea itxita kamioientzat; La Junqueratik sartzea gomendatzen da

Frantziako agintariek zirkulazioa mugatu dute elurra dela eta, eta Bordele eta Poitiers artean 3,5 tona baino gehiagoko kamioiak ibiltzea debekatu dute. Neurriak hainbat bide nagusiri eragiten die; besteak beste, A-10, RN147, A-83, RN-10, A-20, A-63, A-65 eta A-62 autobideei. Egoera horren aurrean, Frantziara sartzeko La Junquerako bidea hartzea gomendatzen dute.

 

Eskolara itzultzea, inoiz baino zailagoa Gasteizen izotzagatik

18:00 - 20:00

Elurra mara-mara, barnealdeko zenbait puntutan

Elurria ari da jada Euskadiko barnealdeko zenbait puntutan. Horrekin batera, euri leunak izango dira.

Abisu horia elurragatik eta muturreko tenperatura baxuengatik Euskadin, 15:00ak arte

Euskadin indarrean da abisu horia asteazken honetan, elurragatik eta hotzagatik. Barnealdean elur-prezipitazioak espero dira 15:00ak arte, 1.000–1.200 metrotik gora. Horrez gain, Arabako hainbat tokitan tenperatura oso baxuak eta izotza aurreikusten dira; izan ere, 10 ºC-tik beherakoak espero dira zenbait udalerritan. Horretan, ostegun goizera arte luzatuko da hotzagatik ezarritako abisua.

"Izoztu da" Euskal Herria: -20ºC-tik gertu izan dira goizaldeko minimoak!

Urteko goizalderik hotzena bizi izan dugu gaur Euskal Herrian. Bereziki baxuak izan dira Nafarroako termometroek markatutakoak; izan ere, zenbait udalerritan -20ºC-tik gertukoak izan dira. Hauek dira gurean erregistratutako gutxieneko tenperaturak:

Euskadi

  • -12,2ºC: Egino (Araba)
  • -12,1º C: Iturrieta (Araba)
  • -9,5ºC: Agurain (Araba)
  • -9.ºC: Pagoeta (Araba)
  • -8,4ºC: Etura (Araba)
  • -7ºC: Arkaute (Araba)
  • - 6,6ºC: Berastegi (Gipuzkoa)
  • -5,8ºC: Otxandio (Bizkaia)
  • -5,2ºC: Urkiola (Bizkaia)
  • - 4,3ºC: Aitzu (Gipuzkoa)
  • - 3,1º C: Belauntza (Gipuzkoa)
  • - 3. C: Mallabia (Bizkaia)
  • - 2,4. C: Muxika (Bizkaia)
  • - 2. C: Garai (Bizkaia)

Nafarroa

  • -18ºC: Aurizberri Urrobi
  • -17ºC: Aurizberri
  • -15,6ºC: Erro
  • -13,8ºC: El Ferial Larra-Belagua
  • -13ºC: Auritz
  • -12,5ºC: Urbasa
  • -12,3ºC: Iraitzoz
  • -12ºC: Eritzegoiti
  • -11,8ºC: Abaurregaina 
  • -11,8ºC: La Contienda Larra-Belagua
  • -11,5ºC: Oskotz
  • -11,1ºC: Mezkiritz

Ipar Euskal Herria

  • -8,1ºC: Irati Organbide
  • -7,8ºC: Urepele
  • -7,2ºC: Bustintze
  • -7 ºC: Donibane Garazi
  • -5 ºC: Maule
  • -4ºC: Bastida
  • -4ºC: Baiona
  •  0ºC: Hendaia

Goiz hotza Gasteizen: - 6ºC

18:00 - 20:00

Euskadiko mendateetako errepideak irekita; elurra eta izotza euskal errepideetan

Euskadiko mendate guztiak irekita daude jada; hala ere, kontu handiz ibiltzea gomendatzen da, elurra eta izotz-plakak daudelako. Ertzaintzak jakinarazi du sare nagusia irekita dagoela berriro ere. Zenbait mendatetan kateak erabili behar dira oraindik, hala nola Artikutza, Herrera eta Opakua mendateetan. Euskalmeten arabera, gaua bereziki hotza izan da Arabako barnealdean, eta minimoak - 8,2 gradukoak izan dira Agurainen. EAEko barnealdean abisu horik jarrituko du 09:00etatik 15:00etara elurragatik, eta egunean zehar 400 eta 1.200 metro arteko elur-kota izango dugu.

Bi errei itxita Sondikan, BI-30ean, Barakaldorako noranzkoan

Istripua izan da BI-30 errepideko 10.kilometroan, Sondikan. Ondorioz, bi errei itxi dituzte Barakaldorako noranzkoan.

Errei bat itxita Galdakaon, BI-30ean, Irunrako noranzkoan

Kamioi batek eta ibilgailu batek istripua izan dute BI-30eko 10. kilometroan, Galdakaon. Horrenbestez, errei bat itxi dute, Irunerako noranzkoan.

A-15 errepidea itxita eta auto-ilara luzeak Hernanin, Donostiarako noranzkoan, auto-istripu baten ondorioz

Hainbat ibilgailuk istripua izan dute A-15 errepideko 165. kilometroan, Hernanin, Donostiarako noranzkoan. Gertakariak erreia ixtea eragin du, eta baita auto-ilara luzeak ere. Bertan, larrialdietako eta trafikoko zerbitzuak dira lanean.

 

Istripu batek auto-ilarak eragin ditu A-15 errepidean, Zizur Nagusian

Hainbat pertsona zauritu dira asteazken honetan A-15eko 89. kilometroan, Zizur Nagusian, auto-istripu batean. Ezbeharrak auto-ilarak sortu ditu, Kordobako lotunetik Landabengo lotuneraino, eta une batzuetan trafikoa erabat geldirik egon da, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Lekura bertaratu dira polizia- eta osasun-zerbitzuak, baita kaltetutako ibilgailuak kentzeko garabiak ere, eta oraingoz ez da zaurituen egoerari buruzko xehetasunik eman.

Nafarroa, alerta horian hotzagatik eta elurragatik

Nafarroa ere alerta horian da asteazken honetan, bai hotzagatik, bai elurragatik; batez ere goizeko lehen orduetan. Nafarroako Pirinioetan, 24 orduan 5 zentimetro baino gehiago metatzea aurreikusten da, edozein altitudetan, eta 600-700 metrotik gora izango da eraginik handiena. Bestalde, Arabako Lautadan eta Nerbioi ibaiaren arroan, bi zentimetro pila daitezke 24 orduan 500-600 metrotik gora, Nafarroako erdialdean bezala.

Goiz hotza Euskal Herriko hiriburuetan

Tenperatura baxuak protagonista izaten ari dira goizean euskal lurralde osoan. Honako hauek dira euskal hiriburuetako tenperaturak, goizeko 08:00etan:

  • Bilbo: 5 ºC
  • Gasteiz: -5ºC
  • Donostia: 2ºC
  • Iruñea: -4.ºC
  • Baiona: 0ºC
  • Donibane Garazi: -4ºC
  • Maule: -2ºC

Trafikoa: Arazoak Gipuzkoako eta Arabako hainbat errepidetan, gorabeherek eta tenperatura baxuek eraginda

Elorrioko N-636 errepideko eskuineko erreia moztuta dago, kamioi bat matxuratu da eta. Ertzaintza bertan da trafikoa bideratzen. A-310 errepidean, istripu batek zauritu bat utzi du Gasteiztik gertu, eta garbiketa-zerbitzuak lanean ari dira. Antzuolan matxuratutako furgoneta batek gorabeherak eragin ditu AP-636 autobidean.

 

Euskal Herriko hainbat mendate oraindik elurrez eta izotzez beteta daude

Euskalmetek jakinarazi duenez, Euskal Herriko hainbat mendate elurrez eta izotzez beteta daude, eta horrek arrisku handia dakar, trafikoan besteak beste. Horrenbestez, arreta handiz ibiltzeko gomendioa eman du Jaurlaritzak.

Gainera, kateak behar dira Artikutza, Herrera eta Opakua mendateetan.

Honako hau da Euskadiko mendateen egoera:

Elurra egin dezake goizeko lehen orduan

Aurreikuspenen arabera, 09:00etatik aurrera elurra egingo du berriro. Kota 400 metro inguruan kokatuko da goizean, eta egunean zehar igotzen joango da, 1.000 metrotik gora izango da arratsaldean. Tenperaturak hotz jarraituko du asteazken honetan, prezipitazio gehiago utz ditzakeen fronte bat igaro baita, baina aurreko egunekoak baino ahulagoak izango dira.

Nafarroan ere tenperatura oso baxuak dira, hala nola Erremendian (- 13,9ºC), Urbasan (- 10,5ºC) eta Eltzaburun (- 9ºC).

Gaueko tenperaturak:

Elurrak irudi ikusgarriak utzi zituen atzo

18:00 - 20:00

Hotz handiko gaua Euskal Herrian

Hotz handiak markatutako beste gau bat bizi izan dugu, tenperatura baxuekin barnealdean. Euskalmeten azken datuen arabera, -7 gradu erregistratu dira Agurainen eta -4 gradu Berastegin; hainbat tokitan termometroak zero azpitik izan dira.

Abisu horia indarrean da, tenperatura baxuak eta izotza direla eta; , 10:00ak arte, kostaldean eta eguerdira arte barnealdean. Trafiko zuzendaritzak kontu handiz ibiltzea gomendatu du, batez ere errepideetan eta mendi-inguruetan, izotz-plakak sor baitaitezke.

Izotza nagusi gauean Euskal Herrian

Goizaldean, tenperatura minimoak oso baxuak izango dira, eta abisu horiak izango dira ia lurralde osoan. Egunez, elurra bereziki barnealdean bota du, baina itsasotik gertu ere ikusi dira elur-malutak. Indarrean dago Neguko Bidezaintza Plana.

18:00 - 20:00
06/01/2026 - 20:26
Denboralea baretuta, errepideetako egoerak ere hobera egin du.
Iluntzean, hotza eta izotza aurreikusten dira. Abisu horiak goizera edo eguerdira arte egongo dira aktibatuta.
Neguko Bidezaintza Plana martxan da eta bigarren mailako errepideetan eta mendateetan adi gidatzeko gomendioa egin dute eta errepidera ateratzerako bideen egoeraz informatzeko.