“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen.
Poliziaren tiroek 1976ko martxoan hiria hautsi zutenean, Gasteiz ez zen jada frankismoak marraztu zuen “apaiz eta militarren” hiri hura. Langile mugimenduak ordurako indar nabarmena hartua zuen, eta lan-aldarrikapenei dimentsio politiko argia erantsi zien. Erregimena, ordea, aldaketa gose hura itotzen saiatu zen, eta horrek asaldura areagotu baino ez zuen egin.
Hemerotekek ondo islatzen dute egun haietako giroa. Lan-gatazkak ugaritzen ari ziren Euskal Herrian, eta hori nabarmen ageri zen garaiko egunkarietan: gatazka Labe Garaietan, protestak Pasaian, lanuzteak Bizkaiko irakasleen artean… El Correo egunkariaren Arabako edizioa bereziki adierazgarria izan zen egun hartan.
Artikulu labur batek Gasteizen puri-purian zegoen lan-gatazkaren berri eman zuen: 54 egunen ondoren, lan-negoziazioek atzera egin zuten. Giroa tenkatua zen; hala ere, goiz hartan ezin zitekeen inola ere imajinatu ordu batzuk geroago etorriko zena.
Gaur bezala, garai nahasiak ziren nazioartean ere. Orduan ere sarekadak egiten ziren, eta Washingtondik 108 lagunen aurkako operazio baten berri iritsi zen. Ekialde Hurbilean, Israelgo lehen ministro Isaak Rabinek arabiarrekiko "ez-beligerantzia itun” bat proposatu zuen. Brasilen, berriz, Rio de Janeiroko inauterietatik albiste latzak heldu ziren: 83 lagun hil ziren istripuz eta erasoen ondorioz.
Martxoaren 3 hartan, Gasteizko Astoria zinema-aretoek “estreinaldi handia” iragarri zuten: Laranja mekanikoa, Stanley Kubricken filma. Egun berean estreinatu behar zuten inoizko “rock operarik harrigarriena” ere: Tommy.
Irrati komertzialetan, berriz, ABBA, Bony M., Cecilia eta Raphaelen arrakastak entzun zitezkeen, eta Pink Floyd, Led Zeppelin eta Bruce Springsteen lanik ezagunenetako batzuk ere argitaratu berriak ziren.
Langile mugimenduaren eztanda Gasteizen
Euskal Herrian bizi zen egoera politiko eta sozial gordina, ordea, hobeto islatzen zuten Errobi, Pantxoa eta Peio zein Gontzal Mendibil eta Xeberriren letra zorrotz eta konprometituek. “Hi: herria, herriagatik gudari. Hi: langilea, langileagatik gudari”, kantatzen zuen Errobik egun haietan.
“Gasteizko langile mugimenduak berandu egin zuen eztanda, Bizkaian, Gipuzkoan eta baita Nafarroan ere gertatutakoarekin alderatuta. Hala ere, 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera indarra hartu zuen, eta 1976ko hasiera sendo-sendo zegoen. Gasteizko langile klasearen parte nabarmen bat greban zen egun haietan”, azaldu du Jon Martínez Larrea historialariak. Aurten, Martxoak 3 - Greba, sarraskia, memoria liburua argitaratu berri du.
Gasteizko langileen aldarri haiek une politiko berezi batekin egin zuten bat. Franco ehun egun lehenago hil zen, eta askatasun haizea sumatzen hasia zen. Zerumuga berriak irekitzeko aukera antzematen zen, eta langileek bultzada emateko beharra ikusi zuten.
Hiri berri bat
Gasteiz, gainera, hiri berria zen. Hogei urte eskasean —50eko hamarkadaren erdialdetik 1976ra bitartean— biztanleria hirukoiztu egin zen: 55.000 biztanle izatetik 175.000tik gora izatera igaro zen. Eraldaketa politiko eta sozial haren taupadak ozen entzuten ziren hiri berritu eta sakon eraldatu hartan. Baina aurrean zuten erregimena ez zegoen bide hori zabaltzeko prest.
“Grebaren hasieratik bertatik ageri zen osagai politikoa, sindikatu bertikalaren paperaren ukapenean islatzen zena. Hausturaren aldeko posizioa sumatzen da, baita mobilizazio gaitasun ikaragarria ere. Erregimenak errepresioa eta indarkeria polizialaren bidez erantzun zuen; Trantsizio osoan presente egongo zen elementu hura”, adierazi du Jon Martínez Larreak.
Errepresioa
Martxoaren 3 hura langile mugimenduak deitutako grebaren hirugarren eguna zen. Langileek goiz-goizetik erakutsi zuten indarra hiriaren industria inguruak gelditzeko.
Ordena Publikoko Indarrek (FOP) gogor zapaldu zituzten manifestazioak goizetik. Arratsalderako, jomugan zuten Zaramagako elizan egin behar zen langileen batzarra. “Antza, San Frantziskon dago jende gehien. Zer egingo dugu? Jendea badago, haien kontra!”, entzun zen Poliziaren irratian.
Errepresioaren eskalada basatia izan zen. “Historiako jipoi handienean parte hartu dugu (…). Hemen sarraski bat izan da”, adierazi zuten agenteek. Emaitza ezaguna da: bost langile hil eta ehundik gora zauritu, horien erdiak, balaz zaurituak.
Errepresio hark betiko aldatu zuen Arabako hiriburua, Jon Martínez Larreak azaldu duenez: “Inflexio-puntu bat ezarri zuen. Handik datorren hari bat dago, 80ko hamarkadan eragin kontrakulturalek eta belaunaldi berri batek indartuko zutena. Oso lasai eta baketsu zirudien hiri bat, gatazka politikoetatik urrun egon ohi zena, denbora gutxian errotik eraldatu zen”.
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.