Osasuna
2023/02/02 - 18:20
Minbiziaren aurkako ikerketa, tratamenduan hainbat mugarri lortzetik gertu
Eduard Batlle Bartzelonako IRBko Kolon eta Ondesteko Minbiziaren laborategiko buruak eta ICREA ikerketa-irakasleak tratamenduari buruzko ikerketan izandako bi aurrerapen garrantzitsuenak azaldu ditu: MCLA-158 antigorputza, zelula kantzerigenoen aurka jarduten duena, eta mikroingurunearen garrantzia.
2023/02/02 - 11:52
Odol analisi baten bitartez jakin ahalko dugu tumore bat dugun, ikerkuntzari esker
Eduard Batlle Bartzelonako IRB institutuko Koloneko Minbiziaren laborategiko burua eta ICREA irakasle-ikertzaileak minbizia prebenitzeko bidean egindako azken aurkikuntzak azaldu ditu.
2023/01/23 - 15:08
Covid-19aren aurkako txertoaren dosi kopurua ia bikoiztu egin da azken astean
Azken astean 16.614 pertsonak jaso dute bigarren indartze-injekzioa. Adin nagusiko herritarren immunizazio-tasa % 92,8koa da.
2023/01/16 - 15:39
EAEko biztanleriaren ia herenak covid-19aren aurkako bigarren errefortzu-dosia du
Azken astean 8.974 pertsonak jaso dute bigarren errefortzu-ziztada. Bestalde, adin nagusiko herritarren immunizazio-tasa % 92,8koa da.
2023/01/13 - 14:55
Nafarroako Osasun Publikoaren Plan berriaren helburua da bizi-kalitatea hobetzea, ekitatea ardatz hartuta
Planak hainbat jarduera-ardatz ditu hainbat arlotan, hala nola osasunaren sustapenean, prebentzioan, detekzio goiztiarrean, epidemiologian, ingurumen-osasunean, elikagaien segurtasunean.
2023/01/09 - 09:33
Spoiler: dieta guztiek porrot egiten dute
Gabonetako gehiegikerien ondoren zure burua "zaintzen" hasteko dieta egitea pentsatzen ari bazara, hobe duzu mirakuluen ideia baztertu eta benetan elikagaiekin harreman ona izaten ikastea.
2023/01/03 - 15:42
Elikadura osasuntsua jarraitzeko gomendioak
Dieten kulturak murrizketetara eta errura eramaten gaitu, eta ondo jatetik urrun dago. Hona hemen elikadura osasuntsua izateko gomendio batzuk, Leire Izagirre nutrizionistaren partetik.
2023/01/03 - 15:30
Izagirre: ''Badaude alor klinikoan erabiltzen diren dietak, sintomak arintzen laguntzen dutenak''
Leire Izagirre nutrizionistak azaldu duenez, dieta batzuk gomendagarriak dira gaixotasunen bat dunentzat, betiere osasun profesional batek gainbegiratuta badaude.
2023/01/03 - 14:49
Ideia ona al da dieta egitea?
Leire Izagirre nutrizionistak azaltzen duenez, dietek arriskuan jartzen dute gure ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala. Horregatik uste du, dietaren kulturatik haratago, elikadura zaintzen ikasi behar dela.
2022/12/15 - 19:22
60 urtetik beherakoek covid-19aren aurkako laugarren dosia jarri ahalko dute
Osasun Publikoko Batzordeak heldu guztiei zabaldu die txertoaren bigarren errefortzu dosia emateko aukera, eta arrisku faktoreak dituzten 5 urtetik beherakoentzako pediatriako txertoa jartzea gomendatu du.
2022/12/02 - 19:18
Osakidetzak Donostialdeko ESIko gerentea eta zuzendari medikoa kargugabetu ditu
Itziar Perez eta Idoia Gurrutxaga kargutik kendu dituzte azken orduetan. Perezek Donostialdea ESIko (Gipuzkoako garrantzitsuena) kudeatzaile kargua hartu zuen 2019ko urtarrilean. Gurrutxagak 9 urte egin ditu medikuen arduradun bezala.
2022/12/02 - 17:04
Osakidetzak Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendari medikoa kargugabetu du
Azken 24 orduetan Donostialdeko ESIan izandako bigarren kargugabetzea da; izan ere, ostegunean Itziar Perez gerentea kendu zuten kargutik.
2022/12/02 - 16:05
Osakidetzak Itziar Perez Donostialdeko ESIko kudeatzailea kargutik kendu du
Osasun Sailak uko egin dio Donostialdeko ESIan ordezkapena egiteko arrazoiei buruzko informaziorik emateari.
2022/11/24 - 09:01
Osasun Ministerioak ziurtatu du haurrentzako amoxizilina hornitzeko arazoak "dagoeneko konponduta" daudela
Ministerioak adierazi duenez, "datozen egunetan egoera normaltasunera itzultzea aurreikusten da".
2022/11/23 - 19:46
Nire seme-alabak bronkiolitis sintomak ditu: Noiz joan behar dut medikuarenera?
Bronkiolitisa arnas infekzioa da, eta batez ere umetxoei eragiten die, urria eta martxoa bitartean. Sintoma arinak beste gaixotasun batzuen oso antzekoak dira. Medikuarenera noiz joan azalduko dizugu.