Emakume bat hil da Iruñean etxebizitza batetik erorita, eta gizon bat atxilotu dute
Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoan jazo da. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, indarkeria matxistagatik epaitu ostean ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du hilketa matxista izan den argitzeko.
Iruñeko etxebizitza bateko leihotik behera jausi den 37 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Udaltzaingoa, hilketa matxista izan den argitzeko, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Udaltzainek gizon bat atxilotu dute indarkeria matxistagatik ezarritako zigorra urratzea egotzita; izan ere, harengandik urruntzeko agindua zeukan. Emakumearen heriotza nola gertatu den eta gizonak horrekin zerikusia izan duen ikertzen ari dira.
Ikerketapean dauden gertakariak 04:30 aldera jazo dira, Sanduzelai auzoko etxebizitza batean. Emakumea izara batzuetatik zintzilikatu, eta leihotik behera jaisten hasi omen da, bigarren solairutik amildu den arte. Bertaratu diren osasun langileek ezin izan dute suspertu, eta bertan hil da.
Nafarroako Gobernuak doluminak eman dizkie biktimaren senide eta lagunei, gertatutakoaren inguruko kezka azaldu du, eta esan du foru eta udal gobernua eta polizia indarrak elkarlanean ari direla jazotakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera