Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Gabeko Herrialdeen Jaialdia egingo dute Galdakaon

Andra Mari dantza taldeak maiatzaren 9an eta 10ean antolatuko du zuzeneko musika eta kale animazioa eskainiko dituen jaialdia.
Kherau taldea, argazkian.

Galdakaok Estatu Gabeko Herrialdeen lehendabiziko Jaialdia ospatuko du datozen maiatzaren 9an eta 10ean. Jaialdian zuzeneko emanaldiak eta kale animazioa eskainiko dute hainbat taldek.

Maiatzak 9 Andra Mari musika taldeak, Kherau folk akustiko taldeak eta Mànran talde eskoziarrak doako kontzertua eskainiko dute 21:00etatik aurrera Kurtzeko plazako karpan.

Maiatzaren 10ean gune eta ordu berean Xarnege (Occitania), Korrontzi eta Kataluniako Stukat del Bolet taldeak arituko dira.

Gainera, programazioa osatzeko kale animazioa ere antolatu dute. Ostiralean Gazteleku, Dunbots eta The Peinbreikers fanfarreak arituko dira Galdakaoko kaleetan zehar arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Larunbatean berriz egun osoan zehar arituko dira Muxitxa eta Ezpeleta fanfarreak, eta Galdakaoko Banda Munizipala.

Andra Mari Dantza taldea duela 59 urte sortu zen. 1955ean jaiotako talde honek euskal kultura eta tradizioa zabaltzeko lan nabarmena burutu du. Horretaz gain Galdakaoko nazioarteko Folklore Bizian jaialdia antolatzen du duela 25 urtetatik.

Albiste gehiago kultura

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Gehiago kargatu