Xixonen Bilbon nola, Eskorbuto eta Hertzainak beti (eta plano sekuentzia zer zen ez zekien zuzendaria…)
Txapela buruan ibili munduan dio esaera zaharrak. Gaurkotu nahi/behar/ahalez gero, zera esan beharko luke: kamera eskuan, irabazi zinemaldietan…. musikari legendazkoen konpainian.
Horrela dabiltza bai gure zinemagileak, zinema bilkura guztietako podiumera igoz. Egiari zor, gero eta zabalagoa da 'gure' hitzaren kabida, edukiera, izana. Izan ere, Jugoslavia izena izan zuen lurralde martiri hartako Karla Crncevicek, mugarik onartzen ez duen egileak, Euskal Zinemaren Sari Handia eskuratu zuen Zinebin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdi txit famatua eta aitortuan.
Karla Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolaren ikaslea da, eta bi konturen gainean du kezka handia eta erantzuten saiatzen den galdera pila. Bata, memoria da. Ez ofiziala, baizik eta herriarena. Biak izan daitezke konstrukto hutsak, baina bigarrena bestea baino gehiago interesatzen zaio.
Aztertzen du bere lanetan jendeak, jende korrienteak, irudia hartzeko erabiltzen dituen tramankuluak eta irudi horien kalitatea ere. Japonian eta Vienan ikasitako Hito Steyerl zinema zuzendari eta pentsalariaren ildotik, Karlaren ustez irudien kalitateak berak gizarte maila markatzen du.
Alderantziz ere, gizarte mailaren arabera, jasotako irudi horiek hobeak edo txarragoak izango dira. Beraz, akatsik gabeko eta goi mailako filmaketa ezin hobeak klasistak gerta daitezke hainbat eta hainbat une eta gunetan. Muga bat gainditzen saiatzen diren etorkinek edo errefuxiatuek hartutakoek, berriz, inoiz ez dute izango kalitate gorena, baina beraientzat ezkutu antzeko bat izango dira, grabatutako hori testigantza izango den esperantzaz.
Horren inguruan egiten du gogoeta Bilbon saritutako Wild Flowers-ek. Izan ere, Karlaren aita ( kamera bat sekula erabili ez duen langilea) Balkanetako horroreak ezabatu zuen beren herrira bueltatzen da eta grabatzeari ekiten dio labur horretan. Denon harridurarako zineman inoiz ibilitako gizon arruntak bizirik dirauen lore bat filmatzen du, hondakinen artean!
Bilboko bilera ezinbesteko hartan Donibane Lohizunen jaiotako eta ikasitako Carmen Etcheberryk Oihartzunak aurkeztu zuen. Bertan etxean lasai eta kasik gozo den bikote batek garrasiak entzuten ditu kanpoaldean, kalean. Neskak emakume bat bere kontrako biolentzia jasaten ari dela uste du. Bikotekideak ez du horrelakorik pentsatzen. Istorioa 12 minutuko plano sekuentzia garratz eta estu batez da kontatua.
Badakizue, ederki asko jakin ere, egun zoratu egiten garela plano mota horrekin. Ba polita izan zen, polita oso, Carmenek jende aurrean egindako aitorpena: berak ez zekien plano sekuentzia zer zen baina sentitu zuen kamera hartze bakar batez kontatu behar zuela gertaera!!!!
Eta hala kontatu zuen. Bide batez, Carmenek eskerrak eman zizkion Nafarroa Behereko Aldude herrian sortutako Kanaldude telebista baino asko gehiago den ekimenari. Bertakoen bultzarik gabe, Oihartzunak, 12 minututako labur bortitz hori, ez litzateke euskaraz mintzaturik izango. Frantsesez baizik.
Baina Eskorbuto aipatu dugu lerroburuan. Zergatik? Ba, Kolonbiako Theo Montoyak Bilbon jasotako saria eskertzeko bidal zuen bideoan esan zuenagatik. Theok proposamen artistikoz gainezka, gainezka ziragarria, egiten duen Anhell 69 gatik irabazi zuen ZIFF sari nagusia. Bideoan, zera komentatu zuen: aste latza pasa ondoren, ikur Bilbokoa erregalu zoragarria suertatu zitzaion. Bilbo eta Euskal Herria biziki maite dituelako. Zer dela eta? Sekula ez baitzitzaion Madrilgo 'movida' delakoa gustatu eta bai, bai ordea, Eskorbuto!!!
Xixon aldera ere bidali genuen gure zinema armada, kameraz armaturik. Bertan, epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu zuen Eibarren sustraiak dituen Amat Vallmajor del Pozoren Mision a Marte lan arras, oso zeharo espezial-espezialak.
Elias Querejeta Eskolako ikaslea da, Karla bezala, Gironan jaiotako Amat . Bere zuri-beltzean filmaturiko harrikada estralurtar mamiz beteriko honen soinu bandan, altxor harrigarria aurkituko du ikusle balentak: Hertzainak taldearen aspaldiko kantak. Jende gutxik entzundako batzuk ere, Amaten senideek maite eta fier gordetako maketa batetik ateratakoak baitira. Izenburururik nahi? Rockanrolla batzokian edo Ta zer ez da berdin…. Gogoan? Bai, huraxe: Rokanrolak ez dit dirurik emanen
Inon baino alaiagoa izanen da
Inon baino alaiagoa izanen da
Noiz joango gara Jamaikara?
Noiz joango gara Jamaikara?
Inon baino alaiagoa izanen da (ta zer ez da berdin)
Noiz joango gara Jamaikara? (ta zer ez da berdin)
Kamera eskuan, maketa poltsikoan, irabazi zinemaldietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.