Frankofoniaren eremuan hizkuntza gutxituek dituzten erronkei buruzko biltzarra antolatu du Etxepare Institutuak Parisen
Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, hilaren 19an eta 20an egingo den topaketak bat egiten du Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin, eta 'Ça colle au basque' ekimenaren testuinguruan antolatu da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoaren baitan, alegia.
Etxepare Euskal Institutuak 'Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer' (Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu) nazioarteko biltzarra antolatu du azaroaren 19rako erta 20rako Parisko Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan, frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko.
Astelehen honetan egindako aurkezpenean azaldu dutenez, topaketak bat egiten du Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin, eta 'Ça colle au basque' ekimenaren testuinguruan antolatu da, unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko abiatutako egitasmoaren baitan, alegia.
Biltzarrean bederatzi unibertsitatetako 20 hizlarik hartuko dute parte, testuinguru frankofonoan hizkuntza gutxituek gaur egun dituzten erronken inguruan hausnartzeko. Hala, "egoera diglosikoan dauden hizkuntzen funtzio soziala eta hizkuntza aniztasuna" ikusarazi eta aldarrikatuko dira.
Euskara abiapuntu eta inspirazio iturri hartuta, "eremu frankofonoko hizkuntza gutxituen arteko elkarrizketa" abiatuko da biltzarrean. Hiru mahai ingururen eta bi hitzaldi nagusiren bidez, hizkuntza horien itzulpen, transmisio eta aintzatespen dinamikei buruz jardungo dute, baita haien eskubideen aitortzari buruz ere.
Besteak beste, hizkuntzalaritza, itzulpengintza, literatura konparatua, zientzia politikoa, soziologia, antropologia eta kultura-ikasketen esparruko nazioarteko irakasle eta adituek hartuko dute parte biltzarrean.
Euskara eta unibertso frankofonoko beste hizkuntza gutxitu batzuk -hala nola Guyana Frantseseko hizkuntza indigenak, Antilletako kreolera edo bretoiera-, "hizkuntza gutxituen inguruko eztabaidaren" erdigunean jarriko duen lehen mailako topaketa akademikoa izango da."
"Balio sinboliko handia"
Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendari nagusiak aurkezpenean adierazi duenez, "kongresu hau Parisko bihotz akademikoan egiteak balio sinboliko handia du: hizkuntzen eremuan euskarari bere lekua aitortzea eta hizkuntza-aniztasuna Europako balio gisa onartzea esan nahi du".
"Normalean periferian kokatzen diren hizkuntzak elkartuz, topaketak erdigunearen eta bazterren arteko harremana irauliko du zenbait egunez, hizkuntza gutxituen eginkizun soziala eta indar bizia lehen lerrora ekarriz", azaldu du.
Horrela, hizkuntza aniztasunaren inguruko hausnarketa eta truke intelektualerako espazio berritzailea zabaltzeaz gain, biltzarrak sendotu egingo du Etxepare Euskal Institutuaren aliantza nazioarteko bi erreferente akademikorekin (Université Sorbonne Nouvelle eta Sorbonne Université).
15 urteko ibilbidea
Aurten 15 urte bete dira Etxepare Euskal Institutuak bere jarduera abiatu zuenetik, eta urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean dago Parisko biltzarra.
Ospakizun ekitaldi nagusia azaroaren 19an egingo da, Frantziako Liburutegi Nazionalean, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru dela. Politikaren, erakundeen eta kulturaren esparruko ordezkari ugari eta Parisen bizi diren euskal diasporako kideak ere izango dira bertan.
Ekitaldia balio sinbolikoa duen espazio batean egingo da, Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen baita euskaraz argitaratutako lehen liburuaren ale bakarra (Bernat Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae').
Zure interesekoa izan daiteke
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.