Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Artxiboko irudia.
"Edizio berezia eta berritua". Hitzok erabili dituzte Ura Bere Bidean 2026 nolakoa izango den azaltzeko. Aurreikusita zeuden urriaren 23ko eta 24ko emanaldiei hirugarren bat gehituko zaie, urriaren 22an (osteguna), eta, denera, 29 taldek eta artistak parte hartuko dute. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko dira guztiak.
Bilboko Campos Antzokian aurkeztu dute jaialdiaren seigarren edizioa, gaur arratsaldean, eta han eman dute jakitera kartela. Esan dutenez, artista gehienak (% 70) orain arte Ura Bere Bideanen egon gabeak dira; % 27 iazko ekitaldian egon ziren; eta gainerako % 3, lehenagoko edizioetan. Honako hauek dira aurten BEC!-eko oholtzara igoko direnak: Mirua, Maruxak, Tatta, Merina Gris, Dupla, Olaia Inziarte, Hofe, Bengo, Sara Zozaya, Judith Neddermann, Shinova, En Tol Sarmiento, The Uskis, Lendakaris Muertos, Betizu Taldea, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Betagarri, Alaitz eta Maider, Pasión Vega, Xabi Solano, Deabru Beltzak, Doctor Deseo, Evaristo, Niko Etxart, Joselu Anaiak, Gontzal Mendibil eta Pantxoa eta Peio.
Aurkezpenean esan dutenez, Joselu Anaiak taldea omenduko dute aurtengo edizioan, eta Deabru Beltzak taldearen 30. urteurrena ere ospatuko dute. Ohi bezala, kontzertuek aurrez iragarri gabeko elkarlan eta ezustekoak ere izango dituzte.
Ura Bere Bidean ekimenaren web-orrian jarriko dituzte salgai hirugarren emanaldirako sarrerak; bihar, martxoak 31, komunitateko kideek izango dute erosteko aukera, eta etzi, apirilak 1, publiko orokorrak.
Bere bost urteko ibilbidean, belaunaldi desberdinetako artisten lana balioestea izan du helburu ekimenak, haien ekarpena aitortzea, publikoak zabaltzea eta azken 50 urteetako euskarazko musikaren inguruan ondare sinfonikoa sortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko