Antzerkia
2019/02/19 - 17:23
Bularreko minbiziaren aurkako borroka omentzeko koreografia Arriagan
‘Agate Deuna’, Mikel del Valle koreografo eta dantzariaren azken lana, ostegunean, otsailak 21, estreinatuko dute Bilboko antzokian.
2019/02/06 - 13:03
Teatro Paraíso gasteiztar konpainiak Italiara eraman du ‘Erpurutxo’
Umeentzako ikuskizunaren italierazko bertsioa aurkezten dihardu taldeak otsailaren 19ra arte. 12 saio egingo dituzte guztira.
2019/02/01 - 12:14
‘'Roman eta Julieta'ko publikoak barre egiten du eta hunkitu egiten da’
Anartz Zuazuak “Roman eta Julieta” antzezlana zuzendu du, XXI. mendean kokatutako ezinezko maitasun baten istorioa kontatzen duen lana. Durangon egongo da ikusgai otsailaren 2an, larunbatarekin.
2019/01/30 - 16:39
Arriaga antzokiak 'Macbeth' estreinatu du
Alex Gerediagak zuzentzen du Mikel Losada eta Miren Gaztañaga protagonista dituen antzezlana.
2019/01/03 - 15:40
'Puerta con puerta' komedia, Euskaldunan urtarrilaren 9tik 13ra
Komedia erromantiko honek aspali banatutako bikote baten gora beherak kontatzen ditu. Taula gainean, Gurutze Beitia eta Josu Ormaetxe aktoreak izango dira.
2018/11/27 - 10:34
Arriagak ‘Garai zekenak’ ekoizpen propioa aurkeztu du
Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako lehen ekoizpena azaroaren 27tik urtarrilaren 24ra taularatuko dute Bilboko antzokian, euskaraz zein gaztelaniaz.
2018/11/26 - 15:35
'Garai Zekenak' obra estreinatuko du bihar Arriaga Antzokiak
Denise Despeyrouxek idatzi du Henrik Ibsenen obra batean oinarrituta, eta burgesiaren itxurakeriaz, haren ahuldade eta miseriez dihardu.
2018/11/19 - 17:27
Eusko Ikaskuntzak bere historiari buruzko antzezlana estreinatuko du
Mendeurreneko ospakizunak itxiko dituen lana Josemari Velez de Mendizabalek idatzi du, eta azaroaren 24an estreinatuko dute, Oñatin.
2018/11/10 - 15:14
Jose Luis Gomez aktorea eta Miguel de Unamuno, aurrez aurre Arriagan
Idazlearen eta filosofoaren irudia izango du aurrean, ispiluan, Jose Luis Gomez aktoreak 'Unamuno: venceréis, pero no convenceréis' antzezlanean, azaroaren 10etik 11ra Arriaga Antzokian.
2018/11/08 - 15:43
'Ghero' antzerki obra azaroaren 20an estreinatuko da Arriagan
Obra 3000. urtean dago girotuta eta hiltzear dagoen azken euskalduna du protagonista. Euskaltzaindiarekin batera ekoiztutako antzerki obra da.
2018/10/24 - 11:58
'Obabakoak' Madrilen antzeztuko dute, euskaraz eta gaztelaniaz
Calixto Bieitiok egindako moldaketa Valle Inclan antzokian egongo da ikusgai, urriaren 25etik 28ra. Lehen emanaldia izango da, gaztelaniazko gaintituluekin.
2018/10/16 - 13:18
BADek antzerki eta dantza garaikidez bustiko du Bilbo
Antzerki eta Dantza Garaikideko Bilboko jaialdia asteazkenean, urriak 16, hasiko da, eta hamar estreinaldi eskainiko ditu, besteak beste.
2018/10/15 - 23:11
Marie de Jongh, Espainiako Haur eta Gazteentzako arte eszenikoen saria
Jokin Oregik 2008an sortutako euskal konpainiari Espainiako Kultura Ministerioaren saria emateko arrazoia “gizartearekiko konpromiso etengabea” erakutsi izana da.
2018/10/15 - 18:19
Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako Saria, Marie de Jonghentzat
Jokin Oregik 2008an sortutako euskal konpainiari Espainiako Kultura Ministerioaren saria emateko arrazoia “gizartearekiko konpromiso etengabea” erakutsi izana da.
2018/10/05 - 13:07
'Hozkailua' lanaren biran jarraitzen dute Artedrama eta Huts konpainiek
Apirilean aurkeztu zuten Unai Iturriagak idatzi eta Ximun Fuchsek zuzendutako lana. Urrian, Aretxabaleta, Basauri eta Hernanira eramango dute Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreek.
2018/09/06 - 13:47
'Nire lana egin eta aurrera ateratzea gustatzen zait'
Une honetan 'Agur Etxebeste' filmaren grabaketa lanetan ari da Loli Astoreka. 'Faktoria'ko 'pintxopotea' tartearen azken gonbidatua izan da eta bere ibilbidea errepasatu dugu berarekin.
2018/08/27 - 16:35
'Chichinabo Cabaret' estreinatuko dute ostegunean Euskalduna Jauregian
Antzezlanak etsipenean eta ezustean sakondu egiten du gezurrezko utopiaren faltsutzean, errealitaeak sortzen duen asegabetasunean eta bete gabeko promesek uzten duten mingotsean.
2018/08/10 - 18:45
Ortzai antzerki taldeak ‘Sainville eta Leonore’ eleberria egokitu du
Inoiz egin den lehen egokitzapena da, eta ostiral arratsalde honetan izango da estreinaldia. “Harresiko klasikoak” izeneko zikloak 8. Edizioan ekarri duen proposamena da.
2018/08/06 - 22:30
'Juntos' antzezlana estreinatu dute Gasteizko Printzipal Antzokian
Melani Olivares, Gorka Otxoa, Kili Manver eta Ines Sanchez sentimenduz betetako komedia baten protagonista dira. Gasteizen astelehen eta asteartean izango dira. Donostian ere antzeztuko dute.
2018/07/23 - 17:22
Gasteizko XLIII. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 32 ikuskizun eskainiko ditu
Urriaren 5ean hasiko da 43. edizioa, eta bi hilez denetariko lanak eskainiko ditu Principal antzokian eta gizarte etxeetan.