Antzerkia
2016/05/28 - 13:18
Arriaga antzokiko pasadizo gordeak erakutsi dizkigute hango beharginek
Beldur eszenikoak jotako zarzuela kantaria, suteak eta uriolak, oihaltegian bota bat galdu zuen baritono bat, ijito-festak, kamerinoetako larrosak, eskilara inperiala eta bertako alfonbra bakana...
2016/04/27 - 14:22
Martxelo Rubio: 'Antzerkia erakargarriagoa da. Engantxatu egiten du'
Montxo Armendarizen "27 ordu" filma grabatu zutela 30 urte igaro direnean, Martxelo Rubio aktoreak azaldu digu Euskadi Irratiko Faktorian orduan ez zuela pentsatuta aktore izatea. Filma grabatu eta Madrilen aktore ikasketak egin zituen. Ordutik hainbat telesailetan, antzerki lanetan eta filmetan ikusi dugu. Denetan erakargarriena antzerkia dela esan digu, gehiago "pentsarazi eta astintzen" duen formatua.
2016/04/14 - 19:06
Aitor Borobia eta Adrian Garcia de los Ojos antzerki laburrean arin
Pabellon 6ko antzerki laburraren jardunaldietan eginkizun berrietan bi lagun: Aitor aktorea, Erik Lealen obran zuzendari lanetan. Adrian, musikaria eta txontxongilo mugitzailea berez, aktore dabil Aitorren zuzendaritzapean. Bi ofizioen aldeak eta ezaugarriak agerian utzi dizkigute, eta baita zaletasunak ere.
2016/03/31 - 18:04
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria datorren astean estreinatuko dute
Shakespearen klasikoaren moldaketa Arriaga Antzokiaren azken ekoizpen propioa da. Datorren astean estreinatuko da. Gu zuzendari eta aktoreekin izan gara eszenatoki gainean egin duten lehen entseguan.
2016/03/08 - 14:33
''Taxidermia de un gorrión'' antzezlana ikusgai
L´atelier eta Kulunka Antzerkia talderaren hirugarren sorlana izan da gaur oholtzan. Garbiñe Insausti hernaniar abesle eta aktorearen lana Edith Piaf divaren gainberari buruz.
2016/03/03 - 13:36
'Maitasunaren ostean, maitasuna'rentzat, Donostia Antzerki Saria
Ados Teatroa konpainiaren lanak alzeheimer gaitzak jotako emakume baten ingurukoak kontatzen ditu, alde bisual oso zainduz.
2016/02/08 - 17:38
Ercilla antzerki sariak, Aitana Sanchez Gijon eta Adrian Lastrarentzat
Horiez gain, Hector Alterio, Ylenia Baglietto, Consuelo Trujillo, “Pankreas”, “El grito en el cielo”, Pabllon 6 eta Tartean Teatroa ere sarituko dituzte.
2016/01/08 - 18:11
Letter, gutun baten bidaia zirkoa antzokiratuta
Agurtzane Intxaurragak zuzendu du Malas Compañias Zirko Taldeako hiru kide. Mikel Pikaza eta Aritza Rodriguezek kontatu digute kalean ohituta antzoki barruan dramaturgian kabitzeak ekarritako onura. Intxarragari gutunak jasotzeko eta idazteko gogoa kutsatu zaio.
2016/01/07 - 15:55
'Letter', antzerkia eta zirkua batzen duen antzezlana
'Malas compañias' taldearen eskutik antzerkia egiteko era berezi hau ikusteko aukera egongo da Arriaga antzokian.
2015/12/16 - 16:59
'Amour' Jokin Oregiren lana aurkeztu dute Arriaga Antzokian
Familia osoa batera antzerkira joateko antzezlan gisa deskribatu dute "Amour". Marie de Jongh konpainiaren arrasto nabarmena du testurik gabeko lanak.
2015/11/13 - 17:11
Berrogeita hamar urte antzerkiaren konpainian
Teatro estudiok ditu 50 urte. Manolo Gomez han zen hasieratik. Berrogeita hamargarren urtea ospatzeko erakusketa bat jarri dute, eta huraxe ikusten izan da Tere Beloki, Manolo Gomezen konpainian.
2015/10/23 - 17:02
Igandean estreinatuko dute Santurtzin ''Moby Dick'' antzezlana
Gorakada antzerki konpainiak nobela klasikoaren egokitzapena egin du. Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatuko da igandean 12:30etan
2015/10/23 - 13:44
Antzerkiaren eta dantzaren arloko aspaldiko aldarrikapena martxan da
Hilabete da Dantzerti, Euskadiko Arte Eszenikoen goi eskola, abian dela. Ikasturte hasierako balorazioa egin digu Ekaitz Gonzalez zuzendariak.
2015/10/21 - 15:33
Hamabi estreinaldi, Bilboko dantza eta antzerki garaikideko jaialdian
Asteazkenetik, urriak 21, azaroaren 1era, BAD Bilboko jaialdiak zortzi estreinaldi, euskal sormen lan berriak eta nazioarteko taldeen ikuskizunak eskainiko ditu.
2015/10/02 - 23:26
EAEko antzoki handiak, antzerkigile berrien bila
Donostia 2016 ekimenak zortzi antzerkigile berri prestatuko ditu, antzezlan bat egin dezaten.
2015/09/25 - 18:56
Alopargo, edo zergatik maitemindu antzerkiaz.
Aritz Bengoak, Iraia Urracak, Aitor Gisasolak eta beste zazpi lagunek izena eman zuten ikastaro batean. Antzerkiak erabat maitemindu eta jarraitzea erabaki zuten. Brechten textu batekin eraiki zuten lehendabiziko lana. Saritu zieten. Eta orain erakusteaz gain, bigarrenarekin hasita daude.
2015/09/10 - 22:24
Joseba Apaolazak eta Zuhaitz Gurrutxagak antzezlan berria estreinatu dute
Kreditua du izena. Hainbat hizkuntzatan antzeztu den antzezlana da eta oraingoan euskaraz ikusiko dugu euskal antzokietan.
2015/07/14 - 15:33
Lekeitioko kale antzerki jaialdiak herriko kaleak koloreztatu ditu
Bizkaiko kostaldeko herriak kale antzerkiaren jaialdia hartu du asteburuan, eta bide honek bertako une gogoangarrienak bildu ditu.
2015/06/17 - 17:36
Bareak eta Lazkanok antzerkiari gorazarre, 'Hoy última función'en
Ramon Bareak eta Felipe Lozak idatziriko lana, “antzerkiari idatziriko maitasun kantu bat”, erakutsiko du Bilboko Arriaga Antzokiak ekainaren 18tik 20ra.
2015/05/31 - 17:02
Arriaga antzokiak 125 urte. Historia eta etorkizuneko erronkak
Arriaga antzokiak 125 urte bete ditu, 1890. urteko maiatzaren 31n inauguratu zuten. Ekimen pribatua, milioi bat pezetako kostua izan zuen. Joakin De Ruboka arkitektoak eraikia. Andere Larrinaga, eta Joseba Agirreazkuenagak antzokiaren historia kontatu digute.