Antzerkia
2021/09/28 - 16:50
Max Sariak Bilboko Arriaga Antzokian banatuko dira datorren astelehenean
Max Sarien 24. edizioak euskal ikutua izango du, eta ez Bilbon izango delako bakarrik. Hemengo zortzi ikuskizun daude finalisten artean.
2021/09/23 - 00:36
Arriaga Antzokiak Shakespearen tragedia historikoei buruzko ikuskizuna ekoitziko du
Obra Calixto Bieitok zuzenduko du eta 2022ko otsailean estreinatuko dute. Bernardo Atxagak egokitu ditu euskarazko bertsioaren testuak.
2021/08/24 - 16:55
Deabru Beltzak kale-antzerki taldeak Dimako plaza pirotekniaz bete du
Suziriz, petardoz eta danbor doinuz jantzitako antzezlanak Bizkaiko hainbat udalerri bisitatuko ditu hilabete honetan.
2021/08/12 - 14:59
Pabellon 6 konpainiak oholtzan ospatuko du 10. urteurrena
Abuztuaren 20an, ireki zutenetik hamar urtera, "Palabrarismos" antzezlana estreinatuko du Bilboko konpainiak.
2021/08/12 - 12:23
"Bost minutun" antzezlana estreinatuko dute Donostian
Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira euskarara ekarritako argentinar antzezlan arrakastatsuaren protagonistak. Gaur, ostegunarekin, estreinatuko da, Antzoki Zaharrean.
2021/08/03 - 13:42
Deabru Beltzak konpainiak etxean ospatuko du 25. urteurrena
Abuztuaren 9tik irailaren 4ra, zortzi emanaldi egingo ditu euskal konpainiak beste horrenbeste herritan, danborrak astintzen eta sugarrak pizten 25 urte daramatzala ospatzeko.
2021/07/29 - 15:42
Euskal antzerki eta dantza, Max sarietarako gertu
Arte eszenikoen Espainiako sariak urriaren 4an emango dituzte, Bilbon. "El bar que se tragó a todos los españoles" Alfredo Sanzol nafarraren lana da izendapen gehien bildu dituena.
2021/07/26 - 00:19
‘Abdelkader’ pastorala lehen aldiz antzeztu dute gaur Ürrüstoin (Zuberoa)
Pandemiagatik aforoa 1.000 ikuslera mugatu dute, eta sarrerak agortu egin dira. Besteak beste, protagonista nagusia, lehendabiziko aldiz musulmana da.
2021/07/16 - 14:51
Musika, poesia, dantza eta antzerki asko, Erriberriko jaialdian
Carmen Linaresek irekiko du gaur, ostiralarekin, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 22. edizioa. Antolatzaileek neurriak hartu dituzte koronabirusaren aurrean.
2021/06/29 - 21:35
'Kalealdia' Jaialdiak Bilboko kaleak antzerkiz bete ditu
"Kalealdia" jaialdia Bilboko kaleetara iritsi da aurten ere. Hiriko kaleak antzerki, dantza eta musika lanen eszenatoki bihurtu dira.
2021/06/15 - 13:07
Kalealdiak Bilboko zortzi espaziotara eramango ditu antzerkia, dantza eta zirkua
Kaleko antzerki eta arteen Bilboko jaialdiak 28 talderen 58 emanaldi eskainiko ditu ekainaren 28tik uztailaren 3ra.
2021/06/11 - 22:46
Kaldearte jaialdia hasi da Gasteizen
Kaleko arteen ikuskizunez beteko da hiriburua, zirkoa eta dantza tartean. Gaurtik eta igandera bitartean kaleetan ez da ezer faltako.
2021/06/11 - 14:21
Kaldearte, Gasteizera bueltan
Kaleko arteen Arabako hiriburuko jaialdirako 9.000 gonbidapenak ordubete baino gutxiagoan agortu ziren.
2021/06/06 - 16:37
`Elkano battela, xumea baina gurea´, kondairak eta munduko musikak bat eginda
Hitza eta musika uztartzen ditu Getariako itsas gizonaren mundu-biraren 500. urteurrenaren inguruko ikuskizunak.Koldo Amestoy, Nerea Alberdi eta Kepa Elgoibarrek, munduan zehar garamatzate
2021/06/03 - 18:24
Opera, dantza, musika eta antzerkia Arriagan: "Los siete pecados capitales"
Diziplina horiek guztiak uztartuko ditu Arriaga Antzokiak ekainaren 4 eta 5ean agertoki gainera eramango duen "Los siete pecados capitales" ikuskizunak.
2021/05/31 - 14:47
Getariak 'Elkano battela, xumea baina gurea' ikuskizuna izango du ekainaren 5ean
Munduko lehen itzulian oinarritutako ikuskizunaren estreinaldia 19:00etan hasiko da Iturzaeta Herri Eskolan. Edukiera mugatua izango da eta sarrera izatea beharrezkoa izango da.
2021/05/27 - 15:40
Nafarroako sei proposamen, Antzerki Klasikoaren Almagroko Jaialdian
Nafarroa izango da Ciudad Realen 44.ez egingo duten jaialdiko lurralde gonbidatua.
2021/05/17 - 17:37
Izen ezagunak eta konpainia berriak, Erriberriko jaialdian
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita hirugarren ediziorako sarrerak ekainaren 1ean jarriko dituzte salgai.
2021/05/05 - 15:46
Teatro Estudio Donostiako konpainiak Gizarte Arloko Max saria jasoko du
1965ean Antigua auzoan sortutako konpainiak urriaren 4an jasoko du golardoa, Bilboko Arriaga antzokian.
2021/04/20 - 14:49
Euskarazko arte eszenikoak Gasteizen, Zurrunbilo jaialdiaren eskutik
Baratza Aretoak jaialdiaren seigarren edizioa egingo du maiatzaren 14tik 16ra: 'Porno vs Afrodita', 'Kabia', Ixiar Rozas & Ibon RG…