Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pabellon 6 konpainiak oholtzan ospatuko du 10. urteurrena

Abuztuaren 20an, ireki zutenetik hamar urtera, "Palabrarismos" antzezlana estreinatuko du Bilboko konpainiak.
Gazte Konpainiak "Gris: morirse en Bilbao" lana berreskuratuko du. Argazkia: Hodei Torres.

2011ko abuztuaren 22an abiatu zuen bidea Pabellón 6 arte eszenikoetarako Bilboko guneak. Orain, gelditu barik, aurrera jarraituko du guneak urteurrena ospatzeko, dagoeneko hogeita hamar ekoizpen propio eta ehunka antzezlan, dantza edo txotxongilo ikuskizun hartu dituen gunean proposamen berriak taularatuko baitituzte.

Hain zuzen ere, "Palabrarismos" ikuskizunak denboraldi berri bat irekiko du, abuztuaren 20an. Antzerkiaren eta literatur kabaretaren arteko ikuskizunaren dramaturgia Ramon Barearena da, Itziar Lazkano da zuzendaria eta Sara Barroeta, Nagore Navarro eta Iñaki Urrutia protagonistak.

Antzezlana abuztuaren 20tik irailaren 12ra egongo da ikusgai, 20:00etan, igandeetan izan ezik, horietan emanaldi bikoitza egongo baita, 12:00etan eta 19:00etan.

Gainera, P6eko Gazte Konpainiaren egoitzan, "Gris: morirse en Bilbao" antzezlana izango da bueltan, Bilboren eraldaketaz hitz egiten duen komedia.

Ane Pikazak zuzendutako antzezlana abuztuaren 19a eta irailaren 5a bitartean egongo da ikusgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X