Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masafumi Yamamotoren '6ko 12' Donostian

Ekainaren 9ra arte egongo da ikusgai Koldo Mitxelena Kulturgunean.
Masafumi Yamamoto. Argazkia: EiTB

Collage originalak eta eskuz idatzitako olerkiak, formatu txikikoak, biltzen dituzten hamabi liburuz osatu dute Masafumi Yamamotoren “6ko 12” erakusketa. Horrekin, Bartzelonan bizi den artista japoniar honek eta hamaika idazlek arte plastikoaren eta literarioaren arteko elkarrizketa bitxiak aurkeztuko dituzte Donostian.

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan egongo da ikusgai erakusketa ekainaren 9ra arte. Juan Bufill poetak Yamamotorekin koordinatutako proiektuak plastika eta lau hizkuntzatan (gaztelania, katalana, galegoa eta euskara) idatzitako hitzak batzen ditu.

Noni Benegas, José María Parreño, Alfonso Alegre, Vicenç Altaió, Chantal Maillard, Andrés Sánchez Robayna, Eva Veiga, Benet Rossell, Juan Bufill, Juan Ramon Makuso eta Pello Otxoteko poeten argitaragabeko testuak izango dira bertan gozagarri.

“6ko 12” euskarazko izenburuak erakusketa osatzen duten hamabi liburu eta sei olerkiei egiten die erreferentzia. Masafumi Yamamoto (Yamanashi, Japonia, 1947), arkitekturan lizentziatua da, eta, horrez gain, litografia eta grabatua ere ikasi zituen Bartzelonan.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X