Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Umoreak eta Las Vulpesek hasiera zentsuraren aurkako jaialdiari

Igandera arte, zentsuraren aurkako jaialdia egiten ari dira Bilbon. BBK aretoan, hainbat umorista grafikok egin dituzten 88 binetak ikus daitezke.
18:00 - 20:00
'Zentsura at!' erakusketa, Bilbon

Igandera arte, zentsuraren aurkako jaialdia egiten ari dira Bilbon, "Zentsura at!" izenpean. Horren harira, eta prentsa askatasunaren, alde erakusketa bat izango da ikusgai Bilbon.

Zentsura at jaialdiaren baitan antolatu du Mugarik Gabeko Erreportariak erakundeak erakusketa. Adierazpen askatasunarekin lanean dihardutenei ezartzen zaizkien mugak salatzea du helburu.

Estatuko hainbat umorista grafikok egin dituzten 88 binetek osatzen dute 'Prentsa askatasunaren aldeko umorista grafikoak' izeneko erakusketa hori. Olmo marrazkilariaren lanak ikus daitezke eta baita Edurenak, Kalikatresenak, Almarzarenak eta Soriarenak ere. Artista berrien lanak (Rodera, Santi Orue, Eneko, Lola) eta esperientziadunak (Alfredo, Máximo, Gallego & Rey, Ferreres eta Xim, besteak beste) ere ikusgai izango dira.

Bilboko BBK Aretoan izango da ikusgai gaur iluntzetik aurrera.

Musika eta zentsura

20:00etan, musika eta zentsurari buruzko hitzaldia izango da. Las Vulpes taldeko gitarrista, Loles, bertan izango da, eta kontzertua eskainiko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X