Enkantea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

XIII. mendeko euskal tailu bat ia 100.000 euroan saldu dute

Miguel Echauri fundazioa artelana erosten saiatu zen, Nafarroara atzera ekartzeko, baina ezin izan zuen beste erosle batzuen eskaintza hobetu.
virgen ibargoiti

Sotheby’s etxeak XIII. mendeko nafar tailu bat saldu du bart, enkante batean, 99.300 euroan, adituen ustez hartuko zuen gehiengo prezioaren halako bostean. Ama Birjina eta umea agertzen dira irudian, tronuratuta.

90 zentimetroko garaiera du piezak, egur polikromatuz eginda dago, eta Getze Ibargoitian egon zen, Nafarroan, 1929an bildumazale batek erosi zuen arte.

Guztira, 200 gai baino gehiago jarri dituzte enkantean bart Sotheby’s etxean, eta 8,6 milioi euro bildu dituzte guztira.

Ez dute Nafarroara ekarriko

Miguel Echauri nafar fundazioa tailua erosten saiatu zen, zeinaren hasierako prezioa 11.175 eurokoa baitzen, baina, azkenik, amore eman behar izan zuten, euren buruari ezarritako “gehienezko prezioa” gainditu baitzuten gainerako erosleen eskaintzek.

Tailu erromanikoa da, fundazioak azaldu duenez, “kalitate historiko, sinboliko eta estetiko handikoa", Ama Birjinaren Erdi Aroko iruditerian adituek egindako ikerketen arabera.

Albiste gehiago artea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arteleku zentroaren lehen 15 urteei begira, Artiumen

Gasteizko museoak Gipuzkoako arte eta kultura garaikideko zentroaren artxiboa arakatu du, Mikel Onandia, Sergio Rubira, Leire Vergara eta Beatriz Herraezen komisariotzaren pean.   

Gehiago kargatu