AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentagonoak Guantanomoko presoen artea zentsuratu du

AEBko Defentsa Departamentuak presoen koadroak espetxetik ateratzea debekatu du, New Yorken beraien lanekin egindako erakusketa batek hautsak harrotu eta gero.
Djamel Amezianeren margolanaren erreprodukzioa. Argazkia: Efe.
Djamel Amezianeren margolanaren erreprodukzioa. Argazkia: Efe.

Guantanamoko presoek sorturiko artelanen erakusketa batek aurkako protestak eragin ditu New Yorken, eta Pentagonoak, AEBko Defentsa Departamentuak, presoei koadroak kartzelatik ateratzea debekatu eta lanok erretzeko mehatxua egin die

Erin Thompson "Ode to the sea: art from Guantanamo Bay" (Itsasoari oda: artea Guantanamoko badian) erakusketaren komisarioaren hitzetan, Pentagonoaren politika berria “zentsura artistikoa” da. Bilduma osatzen duten koadro eta eskulturak Guantanamoko presondegiko zortzi presok egin dituzte, zeinetatik lau aske baitaude dagoeneko.

Urritik New York hiriko Unibertsitateko John Jay Justizia Kriminaleko Kolegioan 36 artelan biltzen dituen erakusketa zabaldu aurretik, presoek koadroak gordetzeko eta abokatuen bidez kalera ateratzeko baimena zuten, baina arauak aldatu dituzte.

Dorre Bikietako atentatuaren biktimen hainbat senidek erakusketaren aurka egin zuten, eta, horrek eragin zuen eztabaidaren aurrean, AEBko Defentsa Departamentuak presoen baldintzak estutu zituen arte sormenaren arloan.

Azken egunotan, presoen abokatuek ezin izan dituzte beren bezeroen artelanak espetxetik atera, eta presoei jakinarazi diete inoiz askatzekotan ere ezingo dituztela atera, erre egingo baitituzte.

“Oso mugatuta dute zer margotu dezaketen eta zer ez. Arau asko bete behar dituzte irudikatzeko orduan, eta marrazkiek, agerian zein ezkutuan, inongo indarkeria zantzurik ez daukatela aztertzen dute”, komisarioak azaldu duenez.

Arte adituaren ustez, bisitari gehienak koadroak “politak” direlako bertaratzen dira erakusketara, eta inork ezin du pentsatu segurtasun maila goreneko espetxe bateko presoek “hondartzak, itsasontziak edo loreak” margotzen dituztela.

Polemika honek Guantanamoko presondegia ekarri du berriz hizpidera; terroristekin lotura izatea leporatuta, 41 gizonezko daude bertan giltzapean, eta horietako hamar soilik daude zigortuta edo karguren bat egotzita.

Thompsonek azaldu duenaren arabera, terrorismoaren biktimen beste senide batzuek zorionak eman dizkiete, eta esan dute eurek beste inork baino gehiago nahi dutela Guantanamoko presoak epaitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X