Data aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 19an izango da

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak finala egun bat aurreratzea erabaki du abenduaren 20an, hasiera batean iragarritako datan, Espainiako hauteskunde orokorrak egingo baitira.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015, Campeonato de Bertsolaris 2015, presentación, aurkezpena, argazkia: Bertsozale

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak: abenduaren 19an jokatuko da saioa, Ilunben, 17:00etatik aurrera.

Finalerako sarrerak asteazkenetik aurrera egongo dira salgai, Interneten.

Sarrerak 10 euroan egongo dira salgai gaztetxoentzat; 15 euroan, Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, eta 20 euroan, gainerakoentzat.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa urriaren 24an jokatuko da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, 17:30ean. Final laurdenetako lehen saioa izango da, eta bertan honako bertsolariek kantatuko dute: Agin Laburu, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.

Albiste gehiago bertsolaritza

Gehiago kargatu