Bertsolaritza
2022/04/01 - 13:39
Arabako Bertsolari Txapelketa iritsi da
Asteburuan, seina bertsolarik lehen faseko lehen hiru saioak jokatuko dituzte Amurrion (apirilak 1), Guardian(apirilak 2) eta Trebiñun (apirilak 3).
2022/03/19 - 16:59
Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion, 30 parte-hartzailerekin
Urtarrilean zen hastekoa, baina pandemiaren gorabeheren ondorioz, udaberrira arte atzeratu dute. Final handia ekainaren 11an jokatuko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, lehenengoz. 30 bertsolarik hasiko dute horrako bidea, eta 6 helduko dira finalera.
2022/02/26 - 15:07
Nerabeak eta hauen kezkak Iparraldeko umorez
Baionan, Azkainen eta Etxarri Aranatzen izandako saio bana hartuko ditugu ardatz. Nerabeak, hauen kezkak, lehen bertso saioak eta etorkizuna izango dira bertsoaldietan aterako diren gaiak. Umore kutsua izango dute nagusi, baina seriotasunez jarduten ere badakitela erakutsiko dute. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nori luzatu dioten puntua?
2022/02/22 - 16:01
Bertso Eguna martxoaren 26an izango da, Izpuran
Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta, Frantziako legediari jarraituta, EBko covid ziurtagiria erakutsi beharko da sartzeko.
2022/02/04 - 12:47
Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da
Urtarrilean hasi behar zen Arabako norgehiagoka, baina covid-19aren inguruko guztiek atzerarazi zuten. Finala ekainaren 11n jokatuk da, Gasteizen.
2022/01/29 - 12:51
Koldo Aldalurren puntuari erantzun dio Jaione Letamendiak: "Bilbon euskara al dago, beti bezain fuerte?"
Jaione Letamendiak erantzun egin dio Koldo Aldalurrek jarritako puntuari eta 2006an abiarazitako sokari jarraipena emateko ardura Bilboko konpartsetako bi kideri luzatu die; Lur Malleari eta Arritxu Zubeldiari.
2022/01/17 - 07:21
Danel Goikolea bertsolaria hil da, 52 urte zituela
Bertsolari arrasatearra larunbatean hil zen, eta asteartean egingo diote azken agurra, Arrasateko Aldai parkean, 18:00etan.
2022/01/15 - 14:54
Imanol Salegik jarritako puntuari erantzun dio Antton Aldalurrek: "Zuekin egotea, plazera izan da!"
Hitza Jolaseko bederatzikoak jarraitu dezan, Aldalurrek bertsoa osatu eta anaiari, Koldori bota dio puntua.
2021/12/19 - 16:20
Nerea Ibarzabalek oraindik ez du asimilatu garaipena
Hirugarren finalean, garaipena lortu du markinarrak, eta ibilbidearen aitortza izan dela uste du.
2021/12/18 - 22:55
Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Buruz burukora iritsi da Jone Uria getxoztarrarekin batera, eta berak eramango du txapela Markinara. Atzetik geratu dira Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.
2021/12/18 - 22:45
Nerea Ibarzabalen azken agurra, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi duenean
2021eko txapelduna izan da bertsolari markinarra, buruz burukoan Jone Uriari gailenduta, eta etxekoak eta arrakalak izan ditu hizpide azken bertsoan.
2021/12/14 - 14:09
Zortzi finalista eta txapel bakarra
Larunbatean, hilak 18, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da Bilbao Arenan. eitb.eus-en eta ETB4n ikusi ahalko da zuzenean, 17:00etatik aurrera.
2021/12/04 - 22:22
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak baditu jada zortzi finalistak
Larrabetzun jokatutako saioan Nerea Ibarzabal nagusitu da, eta berak ez ezik, Jone Uriak ere eskuratu du finalerako txartela.
2021/11/29 - 15:54
Saioa Alkaiza Guallar lortutako txapela eta berotasuna dastatzen ari da biharamunean
Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalera iritsi eta irabazi. Horixe egin du Saioa Alkaiza Guallar txapeldun berriak. Txapelarekin pozik dago, baina are gehiago sormenak publikoan eragindakoarekin.
2021/11/29 - 00:12
Saioa Alkaizak ezustekoa eman eta 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi du
Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabat Illarregi eta Xabier Silveirari gailendu zaie Anaitasuna kiroldegian jokatutako saioan.
2021/11/28 - 22:49
Saioa Alkaizaren agurra Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso duenean
Estitxu Arozenaren eskutik jaso du saria, eta euskararen ofizialtasuna eta LGTBI+ kolektiboa aldarrikatu ditu azken bertsoan.
2021/11/28 - 19:36
Nafarroako Bertsolari Txapelketa zuzenean, Iruñetik
Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira lehiatuko dira Anaitasuna kiroldegian 17:00etatik aurrera. Jarraitu eitb.eus-en.
2021/11/20 - 15:07
Nafarroako azken finalaurrekoa eta Xilabako finala
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan, Leitzan osatutako bertsoaldi batzuk eta Xilabak Donibane Lohitzuneko Kanpos Berri pilotalekuan utzitako beste batzuk jaso nahi izan ditugu saio honetan. Xilabaren finalaren arira, irratian esandakoak eta Larraldea etxean entzundakoak ere bildu nahi izan ditugu. Hori guztia, bederatzikoa ahaztu gabe, noski.
2021/11/19 - 14:35
Zortzi finalistak prest, Nafarroako Bertsolari Txapelketan
Azaroaren 28an, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira lehiatuko dira Anaitasuna kiroldegian, txapelaren bila.
2021/11/14 - 16:47
Laugarrena izan arren, ilusio berezia egin dio txapelak Amets Arzallusi
Iragan hurbileko txapelketetan "nahi eta ezinean" ibili dela aitortu dio ETBri Hendaiako bertsolariak baina oraingo Xilaban gustura ibili dela. Etorkinei, bertsolariei eta hilberri zaion amari eskaini zien txapela preziatua.