Bertsolaritza
2022/10/01 - 16:00
Getxo eta Arrasateko lehen bertsoaldiak
Hasi da jada Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxoko eta Arrasateko lehen saioak pasata, hauen errepasotxoa egiteko tartea hartu dugu. Gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Nondik nora ote doa?
2022/09/26 - 12:42
Joanes Illarregi izan da nagusi Arrasateko bertso saioan
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko bigarren saioa jokatu da gaur Amaia antzokian. Illarregik finalaurrekoetarako sarrera jaso du.
2022/09/26 - 11:54
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira
Abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan, jokatuko den finalerako sarrera guztiak saldu dituzte txapelketa hasi den asteburuan.
2022/09/25 - 10:45
Alaia Martin garaile Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen saioan
Martinek finalerdietarako lehenengo txartela eskuratu du. Gaur izango da bigarren final-laurdena Arrasateko Amaia antzokian, 15:00etan.
2022/09/24 - 22:38
Pandemiagatik urtebete atzeratu ostean, abian da Bertsolari Txapelketa Nagusia
Oholtzan arituko diren 42 bertsolarietatik 15 lehen aldiz izango dira Txapelketa Nagusian; eta 15 emakumeak dira, inoiz baino gehiago. Finala abenduaren 18an jokatuko da, Iruñean, 13.000 lagunen aurrean.
2022/09/17 - 16:00
Osinalde sariketak 50 urte eta Asteasuko zein Getxoko bertsoaldi batzuk
Denboraldi berriari ekiteko belaunaldi arteko nahasketa izan dugu ardatz. Bertsolari gazteen Osinalde sariketak 50 urte egin dituela eta gaur herrian prestatu duten egitarauaren berri eman digu Jokin Muruak. Udako bertso-plazetan entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu nahi izan ditugu: Asteasun ekainaren amaieran izandako saiotik, edota Getxoko Muxikebarrin izandako Bertso Saio Mundialetik. Txomin Garmendia zendu berriari ere aipamentxoa egin nahi izan diogu.
2022/09/16 - 10:36
Bertsoen jira, hastear
2022ko Bertsolaritza Txapelketa Nagusia aurkeztu dute Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Gainera, txapelketari doinua jarriko dion kanta ere ezagutarazi dute, Nerea Erbitik eta bere taldeak osatutakoa.
2022/09/15 - 21:06
Txomin Garmendia bertsolaria hil da
88 urte zituela zendu da. Lau aldiz izan zen Txapelketa Nagusiko finalean.
2022/09/10 - 02:00
Xilabako eta Bizkaiko finaleko errepasoa
Getxon irailaren 24an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea. Bertsolariak prestaketan buru-belarri ariko diren honetan, guk Xilabako finaleko bertsoak eta Bizkaiko finalekoak berreskuratu nahi izan ditugu.
2022/07/25 - 22:44
Mañukorta, bertsolari berezi, umoretsu eta maitatua
Plazetan handia, eta bihotzez are handiagoa. Bertsolari ahaztezina izan da Gregorio Larrañaga, 'Mañukorta'. 78 urte zituela zendu da.
2022/07/25 - 17:30
Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolaria hil da, 78 urterekin
Markina-Xemeinen jaioa, bertso munduan zein handik kanpo ezaguna izan da Larrañaga. Beilategia bihar 16:00etatik 17:30era jarriko dute Berriatuako Gardotza poligonoan. Hileta elizkizuna, ostera, 18:00etan izango da Larruskaingo elizan
2022/06/25 - 16:00
Bigarren Señora sariketako finala
Suaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Gurean bada, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jasoko dugu gainera. Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzungo ditugu eta gure bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?
2022/06/24 - 18:17
Martxan da jada Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak erosteko webgunea
Atzo 09:00etan jarri behar ziren sarrerak salgai bertsosarrerak.eus webgunean, baina, arazo informatikoak tarteko, gunea erorita egon da, eta gaur arratsaldean jarri dute martxan berriz.
2022/06/23 - 16:13
Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak erosteko arazoak daude sareak gainezka egin duelako
09:00etan jarri dira sarrerak salgai, baina eskaria handia izan da lehen unetik, eta web atarian arazoak daudela aitortu du Bertsozale Elkarteak. Behin-behinean itxita egongo da, eta ostiralean emango dute informazio gehiago.
2022/06/22 - 13:31
Hamalau saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak, Getxon hasi eta Iruñean bukatuta
Bost urteko itxaronaldia izan da pandemiaren ondorioz, baina Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an hasiko da. Sarrerak bihar, ekainak 23, jarriko dituzte salgai 09:00etatik aurrera.
2022/06/16 - 18:50
Ekainaren 23an jarriko dituzte salgai Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrerak
Antolatzaileek ekainaren 22an aletuko dituzte Txapelketako zertzelada guztiak, Bilbon, eta biharamunetik aurrera erosi ahalko dira sarrerak, finalekoak barne.
2022/06/12 - 21:49
Peru Abarrategi: ''Sekula ez zait ahaztuko txapelduna nintzela entzun zeneko erreakzioa''
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako garailearekin izan da ETB. Aramaiotarrak hunkituta gogoratu ditu larunbateko txapelketaren nondik norakoak, eta Arabako bertsolaritzaren aldeko aldarria egin du.
2022/06/12 - 11:04
Peru Abarrategi irabazle 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean
Emozioz beteriko bertso saioaren ondoren, aurtengo txapela Aramaiora doa. Lehen aldiz Gasteizko Europa Jauregian izan da txapelketa, 500 pertsonaren aurrean.
2022/06/12 - 00:13
Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Emozioz beteriko bertso saioaren ondoren, aurtengo txapela Aramaiora doa, Abarrategi gaztearen eskutik. Manex Agirrerekin kantatu du azken buruz burukoan.
2022/06/07 - 16:26
Sei bertsolari lehian, larunbatean Arabako txapelketaren finalean
Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Paula Amilburu, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa arituko dira nor baino nor gehiago Gasteizen, Europa biltzar jauregian.