Bertsolaritza
2022/06/04 - 16:00
Adinarekin jolasean: eskolartekotik hasi eta adinekoen egoitzaraino
Nafarroako eta Arabako Eskolarteko finaletako bertsoaldiak hartu ditugu hasteko, baita Markina Xemeingo gazte egunekoak ere. Bederatzikoa, gazteen eskutik iritsi zaigu. Baina, nori bota ote dio bederatzikoaren puntua Igauri Lopetegik? Adinean gora eginda, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, "Adin adin" programaren barruan 18 bertso saio antolatu dira maiatzean. Xabier Urteaga lankidea, Bergarako Mizpirualde egoitzako saioan izan zen eta han jasotakoekin erreportajea prestatu digu. Entzun nahi al duzu?
2022/05/29 - 23:17
Manex Agirre gailendu da bigarren finalerdian, eta Arabako finalerako pasea lortu du
Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia jokatu dute gaur, Izarran. Hala, ekainaren 11n Gasteizen jokatuko duten finalaren seikotea erabakita gelditu da.
2022/05/29 - 11:20
Arabako finalerako pase zuzena lortu du Oihane Pereak, Araiako lehen finalerdia irabazita
Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioa hirugarren fasean da eta gaur, igandea, bigarren finalerdia jokatuko da Izarran. Finala ekainaren 11n izango da Gasteizen.
2022/05/07 - 16:00
Festen atarikoak; Bergarakoak eta Zumaiakoak
Zumaian San telmoen atarian izandako bertso-saioa eta Bergaran, seminarixuan Erramu zapatu bezperako jaialdiko bertsoaldiak dira saio honetako ardatzak. Ipar Euskal Herritik iritsiko zaigu bederatzikoa eta Arabako zein Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan aste honetan esandakoak ere jasoko ditugu. Ez geratu ordea atarian eta zatoz gurekin!
2022/05/03 - 23:25
Jon Maiak agur esan dio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari
Txapelketa Nagusiak dedikazio handia eskatzen du, eta ez dagoela horretarako dio. Zazpi txapelketa nagusitan hartu du parte, eta lau finaletan kantatu du.
2022/05/03 - 12:49
Bertsolari Txapelketa Nagusia badoa mamitzen
Arabako Txapelketa atzeratu egin zutenez, oraindik ez dakite zein arabar bertsolarik parte hartuko duten irailaren 24tik aurrera Txapelketa Nagusian. Horien faltan, parte-hartzaileen zerrenda argitaratu dute antolatzaileek.
2022/04/01 - 13:39
Arabako Bertsolari Txapelketa iritsi da
Asteburuan, seina bertsolarik lehen faseko lehen hiru saioak jokatuko dituzte Amurrion (apirilak 1), Guardian(apirilak 2) eta Trebiñun (apirilak 3).
2022/03/19 - 16:59
Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion, 30 parte-hartzailerekin
Urtarrilean zen hastekoa, baina pandemiaren gorabeheren ondorioz, udaberrira arte atzeratu dute. Final handia ekainaren 11an jokatuko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, lehenengoz. 30 bertsolarik hasiko dute horrako bidea, eta 6 helduko dira finalera.
2022/02/26 - 15:07
Nerabeak eta hauen kezkak Iparraldeko umorez
Baionan, Azkainen eta Etxarri Aranatzen izandako saio bana hartuko ditugu ardatz. Nerabeak, hauen kezkak, lehen bertso saioak eta etorkizuna izango dira bertsoaldietan aterako diren gaiak. Umore kutsua izango dute nagusi, baina seriotasunez jarduten ere badakitela erakutsiko dute. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nori luzatu dioten puntua?
2022/02/22 - 16:01
Bertso Eguna martxoaren 26an izango da, Izpuran
Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta, Frantziako legediari jarraituta, EBko covid ziurtagiria erakutsi beharko da sartzeko.
2022/02/04 - 12:47
Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da
Urtarrilean hasi behar zen Arabako norgehiagoka, baina covid-19aren inguruko guztiek atzerarazi zuten. Finala ekainaren 11n jokatuk da, Gasteizen.
2022/01/29 - 12:51
Koldo Aldalurren puntuari erantzun dio Jaione Letamendiak: "Bilbon euskara al dago, beti bezain fuerte?"
Jaione Letamendiak erantzun egin dio Koldo Aldalurrek jarritako puntuari eta 2006an abiarazitako sokari jarraipena emateko ardura Bilboko konpartsetako bi kideri luzatu die; Lur Malleari eta Arritxu Zubeldiari.
2022/01/17 - 07:21
Danel Goikolea bertsolaria hil da, 52 urte zituela
Bertsolari arrasatearra larunbatean hil zen, eta asteartean egingo diote azken agurra, Arrasateko Aldai parkean, 18:00etan.
2022/01/15 - 14:54
Imanol Salegik jarritako puntuari erantzun dio Antton Aldalurrek: "Zuekin egotea, plazera izan da!"
Hitza Jolaseko bederatzikoak jarraitu dezan, Aldalurrek bertsoa osatu eta anaiari, Koldori bota dio puntua.
2021/12/19 - 16:20
Nerea Ibarzabalek oraindik ez du asimilatu garaipena
Hirugarren finalean, garaipena lortu du markinarrak, eta ibilbidearen aitortza izan dela uste du.
2021/12/18 - 22:55
Nerea Ibarzabalek irabazi du 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Buruz burukora iritsi da Jone Uria getxoztarrarekin batera, eta berak eramango du txapela Markinara. Atzetik geratu dira Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.
2021/12/18 - 22:45
Nerea Ibarzabalen azken agurra, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi duenean
2021eko txapelduna izan da bertsolari markinarra, buruz burukoan Jone Uriari gailenduta, eta etxekoak eta arrakalak izan ditu hizpide azken bertsoan.
2021/12/14 - 14:09
Zortzi finalista eta txapel bakarra
Larunbatean, hilak 18, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da Bilbao Arenan. eitb.eus-en eta ETB4n ikusi ahalko da zuzenean, 17:00etatik aurrera.
2021/12/04 - 22:22
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak baditu jada zortzi finalistak
Larrabetzun jokatutako saioan Nerea Ibarzabal nagusitu da, eta berak ez ezik, Jone Uriak ere eskuratu du finalerako txartela.
2021/11/29 - 15:54
Saioa Alkaiza Guallar lortutako txapela eta berotasuna dastatzen ari da biharamunean
Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalera iritsi eta irabazi. Horixe egin du Saioa Alkaiza Guallar txapeldun berriak. Txapelarekin pozik dago, baina are gehiago sormenak publikoan eragindakoarekin.