Bertsolaritza
2021/07/10 - 18:48
"Mirentxinen beharrik, ba al da gaur egun?" puntuari erantzuna eman dio Andoni Biainek
Kostatik barrualdera eginez, Gorka Silvanek jarritako puntuari erantzunez bederatzikoa osatu du Andoni Biainek. Hitza Jolasen soka luzeak Gipuzkoako Goierrin jarraituko duela dirudi. Bere puntua Jon eta Maier Igartuari luzatu die.
2021/07/03 - 18:00
"Ametsolan ba ote da, gutzat tomaterik?" puntuari erantzun dio Gorka Silvanek
Imanol Esoainek jarri zion Hitza Jolas saioko bederatzikoaren puntua Zarauzko Ametsolako Gorka Silvani eta honek, oso ukitu pertsona eman dio bertsoari. Kostatik barrualdera bidali du orain puntua.
2021/07/03 - 14:27
Sebastian Lizaso eta Manolo Arozena 1994an, txirrindu gainean aldapan gora
Bertsopediaren atal berri honetan "txirrindularitza" izan dugu ardatz. 1994an, Iruritan (Nafarroan) izandako saio bateko bertsoaldia berreskuratu nahi izan dugu.
2021/06/26 - 17:29
Imanol Esoainek osatu du bederatzikoa: "Zarautzen baserritar, Orion pijua!"
Alaia Esnaolak jarritako puntuari erantzunez osatu du Bederatzikoa Imanol Esoainek. Sokak Urola-kostan jarraituko du izan ere Zarauzko Gorka Silvani luzatu dio gonbita.
2021/06/26 - 16:59
Xabier Amuriza Inkisidorea, Maialen Lujanbio eta Jon Sarasua "herejeak"
San Juan gaua pasa berritan, 1996ko urtarrilaren 13an, Gasteizen izandako jaialdi bateko bertsoaldi baten laburpena berreskuratu dugu. Ba al dakizue nork izan zuen azken hitza?
2021/06/19 - 17:36
Alaia Esnaolak erantzun dio Julen Goñiri: "Sagardo tenporada, aurten berezia?"
Hitza Jolas saioko bederatzikoa erantzuteko ardura izan du Alaia Esnaolak. Honek berriz Imanol Esnaolari luzatu dio bederatzikoa osatzeko proposamena.
2021/06/11 - 17:41
Julen Goñik osatu du bederatzikoa: "zer moduz moldatzen da, elbi bat Tolosan?"
Gaizka Jauregik jarritako puntuari erantzunez bederatzikoa osatu du Julen Goñik. Kuadrilako bati bidali nahi bazion ere, Alaia Esnaolari bidali dio azkenean bere puntua:
2021/06/06 - 18:00
Gaizka Jauregik erantzun dio Ainhoa Ontsalori: "Bedaiora irratirik iristen ote da?"
Hitza Jolas saioko bederatzikoaren sokari jarraipena emateko ardura izan du Gaizka Jauregik. Ainhoa Ontsalok jarritako puntuari erantzun dio eta segida emateko aukera, Julen Goñiri luzatu dio.
2021/06/06 - 17:44
Bederatzikoan Ainhoa Ontsalok erantzun dio Maddi Aiestaranen puntuari
"Udaran festarik ez, baino saioak bai!" puntua jarri zion Maddi Aiestaranek Ainhoa Ontsalori. Bederatzikoa osatu eta Ontsalok orain Gaizka Jauregiri bidali dio puntua.
2021/06/01 - 14:43
Udazkenean egingo dituzte Bizkaiko eta Nafarroako txapelketak eta Xilaba
Xilabaren finala azaroaren 13an izango da, Nafarroako txapelketako azaroaren 27an eta Bizkaikoa abenduaren 18an.
2021/05/29 - 15:00
Legutiokoa eta Aguraingoa; final kutsuko saioa
Arabatik irten gabe, final kutsuko saioa izango dugu: Legution jokatutako Arabako Binakako Txapelketako Finaleko bertsoaldiak batetik eta bestea bai Agurainen jokatutako Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolartekoaren finaleko bertsoaldiak. Bertsopedian nola ez, Araba izango dugu ardatz eta Ainhoa Ontsaloren 9koa ere entzungo dugu!
2021/05/29 - 12:00
"Bertsoak Museoan", Amets Arzallusekin eta Jon Maiarekin, gaur, eitb.eus-en
17:30ean hasiko da bertso saioa, Euskal Itsas Museoan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
2021/05/27 - 11:02
Maddi Aiestaranek Ainhoa Ontsalori: "Udaran festarik ez, baino saioak bai!"
Ane Zubiak jarritako puntuari erantzun dio Maddi Aiestaranek. Honek berriz, Ainhoa Ontsalori bidali dio bere puntua.
2021/05/23 - 15:09
Agirre eta Abarrategi, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako irabazleak
Legutioko kiroldegian jokatutako finalean, 828 puntu eskuratuta jantzi zituzten txapelak, formatu berritzailean osatu den txapelketan.
2021/05/22 - 16:00
Ez da kasualitatea Gasteizen eta Abadiñoko zapaten zortea
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketaren atarian, Gasteizen egindako "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatuaren berri jasoko dugu, baita Abadiñon jaien ordezko kultur ekitaldietan izandako bertso jaialdiko ale batzuk ere. Bertsopedian, "zortea" izango dugu hitza eta Maddi Aiestarani egokituko zaio 9koa erantzutea.
2021/05/21 - 13:02
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da Legution
Iñaki Viñaspre-Unai Anda, Martin Abarrategi-Manex Agirre eta Manuel Bendala-Oihane Perea dira hiru bikote finalistak.
2021/05/16 - 17:24
"Ibarra inguruan, zemuz zabiltzate?"
Beñat Mateosek jarritako puntuari erantzun dio Ane Zubiak.
2021/05/16 - 16:10
Andoni Egaña Aita Saindua da, gainerakoak hautagaiak
2001eko otsailaren 4an Urruñan, kapela zuriaren bueltan aritu ziren kopletan, Andoni Egaña, Igor Elortza, Estitxu Arozena, Amets Arzallus eta Sustrai Colina, Xabier Soubeletek gaia jarrita.
2021/05/15 - 15:00
Txapela, Pamela eta Kapela
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako final-erdietako bertsoaldiak entzungo ditugu, Amurrioko eta Gasteizko saioetakoak. Dagoeneko erabakita geratu da Legution zein hiru bikotek lehiatuko duten finala. Lesakan Señora sariketako finalean entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu ditugu. 9koan, Ane Zubiak erantzun dio Beñat Mateosen puntuari eta Bertsopedia atalean, Urruñan 2001eko saio batean Kapelaz kopletan nola jardun zuten gogoratuko dugu. Entzun!
2021/05/08 - 17:00
Oroimenean astindua
Donostiako Altzako Larratxo Kultur etxean izandako "Orainmenean, bertsolaritzaren genealogia feminista" saioko bertsoaldiak, Bidasoa ingurura garamatzaten ZAPLA! egitasmoaren barruan egindako saiokoak ere entzungo ditugu, Beñat Mateos-en 9koa eta Bertsopedia atalean, oroitzapenak izango ditugu ardatz. Bertsozale elkarteak martxan jarritako "gerturatu eta Lau" egitasmoa ere ezagutuko dugu. Entzun!