Euskaltzaindia eta ONCE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘Linguae Vasconum Primitiae’, ikusmen urritasuna dutenentzat egokituta

Euskaltzaindiak eta Itsuen Espainiako Elkarteak euskaraz inprimatutako lehen liburuaren eta ‘Erlea’ literatur aldizkariaren bi zenbakiren braillezko edizioa aurkeztu dute.
Linguae Vasconum Primitiae
Linguae Vasconum Primitiae

Euskaltzaindiak eta ONCE Itsuen Espainiako Elkarteak “Erlea” Akademiak argitaratzen duen literatura aldizkariaren eta ‘Linguae Vasconum Primitiae’ Bernard Etxeparek idatzi zuen liburuaren braillezko edizioak aurkeztu dute eguerdian.

Aurkezpenean, Andres Urrutia eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren presidente eta idazkaria, Bernardo Atxaga idazle eta ‘Erlea’ aldizkariaren zuzendaria eta Basilio San Gabriel ONCEren lurralde-ordezkaria izan dira.

Liburuok bi erakundeon arteko lankidetzaren lehen fruitua dira. Hartara, 'Linguae Vasconum Primitiae' historikoa, euskaraz inoiz inprimatutako lehen liburua, braillez irakurri ahalko da dagoeneko, beste hamabi hizkuntzatan ez ezik.

Xabier Kintanak hitzaurre berezia idatzi du: “Louis Braillerentzat, itsuen irakurketa moduaren asmatzailearentzat, oroitzapen berezia du; ezin zen bestela izan. Haren bizimodua eta ekarpen ezinbestekoak laburtu ditut”, esan du Kintanak aurkezpenean.

ONCEk lankidetza hitzarmena du lehendik ere Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarentzat, eta urtean 55 liburu ekartzen ditu Braille alfabetora eta Daisy sistemara.

Orain, Euskaltzaindiarekin lotutako akordioari esker, ikusmen urritasuna dutenek irakurtzeko moduko liburu gehiago egongo dira euskaraz. Udazkenetik aurrera erabakiko dute bi erakundeok zein liburu itzuliko dituzten.

Albiste gehiago literatura

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia" liburua argitaratu du Jon Kortazarrek

Bizkaitar irakasle eta ikertzaileak bi atal nabarmendu ditu Pamiela etxeak argitaratu duen lanean. Lehenengoan, Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen du, eta bigarrenean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu du. Bizkaitar idazlea fusilatu zuten eguneko 88. urtemugan aurkeztu dute lana. (Musika, "Azken oyua" Antton Valverdek musikatuta) 

Gehiago kargatu