Amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Utzi egingo diote Eako Poesia Egunak antolatzeari

Poesia topagunearen arduradunek “ziklo baten amaiera” heldu dela sentitzen dute, eta aurten ez da, horrenbestez, hamaseigarren ediziorik izango.

Eako Poesia Egunak, Bizkaiko herrian uztaileko hirugarren asteburuan antolatu ohi zen topagunea, gehiago ez egitea erabaki dute berorren arduradunek, “minez baina pozarren”, eta egindako bideagatik esker ona erakutsi dute, ohar batean.

“Ziklo baten amaiera” heldu dela uste dute antolatzaileek, eta “beste hari bati jarraitzeko intuizioa eta gogoa” sortu zaizkiela adierazi dute.

 

Albiste gehiago literatura

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia" liburua argitaratu du Jon Kortazarrek

Bizkaitar irakasle eta ikertzaileak bi atal nabarmendu ditu Pamiela etxeak argitaratu duen lanean. Lehenengoan, Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen du, eta bigarrenean gizarteak Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu du. Bizkaitar idazlea fusilatu zuten eguneko 88. urtemugan aurkeztu dute lana. (Musika, "Azken oyua" Antton Valverdek musikatuta) 

Gehiago kargatu