Literatura
2023/05/17 - 20:31
Joan Mari Irigoien idazlea hil da
Irigoien, bi aldiz Euskadi Literatura saria jaso duena, 74 urterekin hil da, eta duela urte batzuk iragarria zuen alboko esklerosi primarioa zuela.
2023/05/17 - 18:18
Joan Mari Irigoien idazlea zendu da
"Oilarraren promesa", "Babilonia", "Lur bat haratago" eta beste hamaika eleberriren zein zenbait poema liburu eta haur eta gazte literaturako libururen egileak 74 urte zituen eta duela urte batzuk iragarria zuen alboko esklerosi primarioa zuela.
2023/05/16 - 22:03
E, petrel! Munduari bira bakarrik belaontzi txiki batean
Julio Villar donostiarraren 'E, petrel!' liburu ezaguna euskaratu du Ibon Gaztañazpik. Egileak eta itzultzaileak liburuaren irakurraldia egin dute Garoa liburu dendan.
2023/05/11 - 16:06
Jon Benito, Espainaiako Kritikaren sariagatik pozik baina sariaz zalantzati. "Lagun minak" lanaz Faktorian
Hamar bat urteko epean kokatzen da bere kontakizuna, hamabost istorio, batzutan ipuin, besteetan poesia. Iragana gogoratzea harremanen askoren muina dela dio. Lagun artean egoteko modu bat dela iragana presentera ekartzea.
2023/05/09 - 22:03
Txillidaren topagunea
Eduardo Txillidaren Topalekua IV eskultura Bilboko Arte Ederren museotik Txillida Lekura eraman dute. Bertan egongo da jendearen topalekua izan dadin, jendeak goza dezan, eskultoreak grabitatea ulertzeko zuen modu poetikoarekin bat egiten.
2023/05/07 - 13:46
Kirmen Uribe: "New Yorken nago, euskaraz idazten dudalako"
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria irabazi du Kirmen Uribek. Une honetan New Yorken bizi da, eta uste du, euskarak eraman duela New Yorkera. Hiri horretan kulturarekin dagoen grina azpimarratu du Uribek, beste era batera bizi baitute kultura; arauak eta legeak hautsiz.
2023/05/04 - 13:59
Kirmen Uribe idazlea saritu du Eusko Ikaskuntzak
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du, curriculum nabarmenagatik. "Euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da XXI. mendean eta nazioarte mailan euskara eta euskal kulturaren enbaxadore argia da", epaimahaiaren hitzetan.
2023/05/02 - 22:02
Aritz Gorrotxategik Kritika Saria irabazi du
Espainiako Kritikaren Saria irabazi du Aritz Gorrotxategi poeta eta idazle donostiarrak Uda betea (Elkar, 2022) poema bildumagatik. Poesiaren kategorian, liburua iazko euskarazko lanik onena dela iritzi dio Espainiako Literatur Kritikaren Elkarteak.
2023/05/02 - 12:06
Jon Benitok eta Aritz Gorrotxategik irabazi dute Kritikaren Espainiako saria
"Lagun miñak" zarauztarraren lanak narratiba saileko golardoa eraman du, eta donostiarrarenak poesia sailekoa.
2023/05/01 - 17:02
Arnanut Oihenart idazlearen hiru poema ezezagun topatu ditu Gidor Bilbao EHUko ikerlari eta irakasleak
Grenobleko liburutegian aurkitu ditu poemak, Kobla berriak liburuaren lehen eta azken orrietan. Baionan bada liburu horrren beste ale bat baina bi orri hauek falta zaizkio. Bilbao irakaslearen esanetan agian ez da kasualitatea bi orri hauek falta izatea.
2023/04/28 - 13:29
Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte
Gidor Bilbao ikertzaileak "Kobla berriak" Arnaut Oihenarten liburuko hiru poema galdu aurkitu ditu Grenoblen zegoen ale batean.
2023/04/25 - 22:02
Herioren hegala (literatura bonbapean)
Hegazkinetatik zibilen aurka eginiko bonbardaketen literaturari buruz Iñigo Aranbarrik osatu zuen liburuxka da Baratzera ekarri duguna, Durango eta Gernikako 86. urteurrenaren kariaz.
2023/04/25 - 17:08
Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 111 Akademiaren Saria, "Azken etxea" lanari esker
Irakurle taldeko kideen iritziz, donostiar idazlearen eleberria izan zen 2022ko libururik onena. 212 akademiakideetatik 114k eman dute botoa.
2023/04/23 - 16:37
Nola diseinatzen dira liburuen azalak?
Irudiaren garrantziaz jakitun, argitaletxeek gero eta gehiago profesionalizatu dute ilustrazioaren lana. Liburu baten azala nola egiten den jakin nahi izan dugu.
2023/04/22 - 21:05
Miren Agur Meabe idazlea, euskaltzain oso
Larunbat honetan Lekeition izandako ekitaldi-sarreran, bere hastapenetan laguntza eskaini zioten Xabier Kintana edo Eusebio Erkiaga bezalako lagunak omendu ditu bere hitzaldian.
2023/04/21 - 13:18
"Eraikuntzarako materiala" mailegatu zen iaz gehien EAEko liburutegi publikoetan
2,5 milioi mailegutik gora egin zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, 2.409.612 euskarri fisikoan eta 126.849 eLiburutegian. Eider Rodriguezen liburua izan zen mailegatuena euskarazkoen artean.
2023/04/12 - 17:17
DBHtik aurrera gazte gehienek liburuekiko interesa galtzen dutela atzeman dute ikastetxeetan
Mugikorrak eskaintzen dizkien edukietan harrapatuta, gazteenek irakurtzeari erabat uzteko arriskuaz ohartarazi dute aditu askok. Gurean, neska-mutilak liburuetara hurbiltzeko programak 25 urte bete ditu. Idazleak eskoletara joaten dira.
2023/04/11 - 22:00
Pasioa Leonard Cohenen arabera
Juan Luis Zabalak euskaraz jarri ditu Leonard Cohenen hamalau kanturen hitzak.
2023/04/05 - 13:35
Ehundik gora idazle eta 22 berritasun, Sarako Idazleen Biltzarrean
Literatura topaketaren 40. edizioa Pazko astelehenean eta asteartean izango da.
2023/03/28 - 18:32
Adan Kovacsics eta Anjel Lertxundi, Gutun Zuria irekitzeko
Letren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa gaur, astelehenarekin, hasiko da Idatzi-Editatu-Irakurri lelopean.