Literatura
2023/05/02 - 12:06
Jon Benitok eta Aritz Gorrotxategik irabazi dute Kritikaren Espainiako saria
"Lagun miñak" zarauztarraren lanak narratiba saileko golardoa eraman du, eta donostiarrarenak poesia sailekoa.
2023/05/01 - 17:02
Arnanut Oihenart idazlearen hiru poema ezezagun topatu ditu Gidor Bilbao EHUko ikerlari eta irakasleak
Grenobleko liburutegian aurkitu ditu poemak, Kobla berriak liburuaren lehen eta azken orrietan. Baionan bada liburu horrren beste ale bat baina bi orri hauek falta zaizkio. Bilbao irakaslearen esanetan agian ez da kasualitatea bi orri hauek falta izatea.
2023/04/28 - 13:29
Oihenarten hiru poema ezezagun aurkitu dituzte
Gidor Bilbao ikertzaileak "Kobla berriak" Arnaut Oihenarten liburuko hiru poema galdu aurkitu ditu Grenoblen zegoen ale batean.
2023/04/25 - 22:02
Herioren hegala (literatura bonbapean)
Hegazkinetatik zibilen aurka eginiko bonbardaketen literaturari buruz Iñigo Aranbarrik osatu zuen liburuxka da Baratzera ekarri duguna, Durango eta Gernikako 86. urteurrenaren kariaz.
2023/04/25 - 17:08
Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 111 Akademiaren Saria, "Azken etxea" lanari esker
Irakurle taldeko kideen iritziz, donostiar idazlearen eleberria izan zen 2022ko libururik onena. 212 akademiakideetatik 114k eman dute botoa.
2023/04/23 - 16:37
Nola diseinatzen dira liburuen azalak?
Irudiaren garrantziaz jakitun, argitaletxeek gero eta gehiago profesionalizatu dute ilustrazioaren lana. Liburu baten azala nola egiten den jakin nahi izan dugu.
2023/04/22 - 21:05
Miren Agur Meabe idazlea, euskaltzain oso
Larunbat honetan Lekeition izandako ekitaldi-sarreran, bere hastapenetan laguntza eskaini zioten Xabier Kintana edo Eusebio Erkiaga bezalako lagunak omendu ditu bere hitzaldian.
2023/04/21 - 13:18
"Eraikuntzarako materiala" mailegatu zen iaz gehien EAEko liburutegi publikoetan
2,5 milioi mailegutik gora egin zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, 2.409.612 euskarri fisikoan eta 126.849 eLiburutegian. Eider Rodriguezen liburua izan zen mailegatuena euskarazkoen artean.
2023/04/12 - 17:17
DBHtik aurrera gazte gehienek liburuekiko interesa galtzen dutela atzeman dute ikastetxeetan
Mugikorrak eskaintzen dizkien edukietan harrapatuta, gazteenek irakurtzeari erabat uzteko arriskuaz ohartarazi dute aditu askok. Gurean, neska-mutilak liburuetara hurbiltzeko programak 25 urte bete ditu. Idazleak eskoletara joaten dira.
2023/04/11 - 22:00
Pasioa Leonard Cohenen arabera
Juan Luis Zabalak euskaraz jarri ditu Leonard Cohenen hamalau kanturen hitzak.
2023/04/05 - 13:35
Ehundik gora idazle eta 22 berritasun, Sarako Idazleen Biltzarrean
Literatura topaketaren 40. edizioa Pazko astelehenean eta asteartean izango da.
2023/03/28 - 18:32
Adan Kovacsics eta Anjel Lertxundi, Gutun Zuria irekitzeko
Letren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa gaur, astelehenarekin, hasiko da Idatzi-Editatu-Irakurri lelopean.
2023/03/24 - 12:55
Mariasun Landaren lana ospatzen hasiko dute Geure Gelatik liburu Azoka
Azkoitiko liburu azokaren bigarren edizioa ostiral-larunbatetan egingo dute. Emakumeek idatziriko euskarazko liburuak jartzen ditu erdigunean.
2023/03/21 - 21:00
Poetika: Juan Luis Zabala
Juan Luis Zabala 'Mina hartzeko ere' liburuko poemak irakurtzen, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Poetika zikloaren testuinguruan, Alex Gurrutxaga irakasleak eta June Agirre gitarristak lagunduta
2023/03/21 - 14:29
Julen Apella Santamariak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketa
Gaur, martxoak 21, Poesiaren Nazioarteko Egunarekin bat, "Postal bat desertuan" berriztar idazlearen lana saritu dute, Poesialdia jaialdiaren egitarauaren barruan.
2023/03/15 - 13:09
EKE-Elkar literatura beka aurkeztu dute Ipar Euskal Herriko idazleei zuzendua
Bi urterik behin egingo dute deialdia Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak, eta 6.000 euroko dirulaguntza izango da.
2023/03/13 - 10:44
Kenzaburo Oe japoniar idazlea zendu da
1994an Literaturaren Nobel saria irabazi zuen Oek, eta gaur jakinarazi dute martxoaren 3an hil zela, berez, 88 urte zituela.
2023/03/11 - 16:35
Zergatik interesatzen zitzaion Gabriel Arestiri Otxarkoaga? Ze harreman zuen Oteizarekin?
Galdera horiek erantzun dituzte Loraldian Arestiri eskainitako itsas bidaian. Ibaizabal itsasadarrean zehar 80 laguneko taldeak Arestiren poemak irakurriz, geraldiak eginez, Bilboko historia ezagutu dute Arestiren itzalean.
2023/03/10 - 17:15
Katakrak argitaletxeak "Puta zikinak" liburuari Baionan egindako erasoa salatu du
"Hitza, eztabaida eta izpiritu kritikoa" aldarrikatu ditu Iruñeko argitaletxe, liburu denda eta kultur ekitaldietarako espazioak, talde batek Baionako liburu denda batean "Puta zikinak. Sexu langileen aldeko eskubideen borroka" lanaren ale guztiak deuseztatu eta gero.
2023/03/09 - 14:01
Nafarroako liburu dendek "14 de abril", "Poema liburu bat" eta "¡Ugh!" liburuak saritu dituzte
Paco Cerdaren saiakera, Angel Erroren poema bilduma eta Rafael Yockteng perutarraren eta Jairo Buitrago kolonbiarraren lan ilustratuak jaso dituzte Diego de Haro Nafarroako Liburu Denden Elkarteak iragan urtean kaleratutako lanei ematen dien saria.