Literatura
2023/03/02 - 14:25
111 Akademiaren sarirako bost hautagaiak, erabakita
Arantxa Urretabizkaiaren "Azken etxea", Nerea Ibarzabalen "Bar Gloria", Anjel Lertxundiren "Desertuan behatxuloa", Aingeru Epaltzaren "Erretzaile damutuaren konpainia" eta Maddi Ane Txoperenaren "Ez erran inori" liburuak dira.
2023/02/27 - 12:49
Xabier Etxaniz: "Pobretze bat gertatzen ari da haur literaturan eta gizartean"
Xabier Etxaniz idazle eta EHUko irakasleak "Egun on Euskadi" saioan hitz egin du, editoreek Roald Dahlen liburuetatik hitz "iraingarriak" kenduko dituztela iragarri eta gero. "Hain zuzenak izan nahi dugu hitz egitean, azkenean ez dugu ezer esan nahi", adierazi du.
2023/02/27 - 12:47
"Simone Veil" pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Pastoralaren testua Batitte Berrogain Elixondoborda dantzari eta musikari zuberotarrak ondu du, eta EITBko Euskara Zerbitzuak batura ekarri du.
2023/02/06 - 21:58
''Hijos de la fábula'' eleberria argitaratu du Fernando Aramburu idazleak
Fernando Aramburuk liburu berria dakar: "Hijos de la Fábula". ETAk ekintza armatuaren bukaera iragarri zuen garaira bueltatu nahi izan du, baina ariketa zeharo desberdina egiteko. Ironia eta garraztasuna lanabes nagusi izan ditu, ETAko kide bilakatzear zeuden bi gazteren ibilerak marrazteko.
2023/02/03 - 11:14
Ekaitz Goikoetxea: "Aforismoa ekaitzaldi bat da, trumoi txikiak lehertu behar lizkiguke geure baitan"
Ekaitz Goikoetxea sortzaileak "Balio erantzia" aforismo sorta argitaratu du Balea Zuria argitaletxearen eskutik, Felipe Juaristik hitzaurrean esaten duen bezala, "hitz egoki eta neurtuekin egia esateko" hirurehun ahalegin baino gehiago.
2023/01/31 - 17:32
Gema Lopez las Herasek euskarara itzuliko du Annie Ernauxen "La femme gelée"
Azkoitiarrak irabazi du Jokin Zaitegi Nobel saridunen lanak euskaratzeko beka, eta urte amaiera egongo da liburu denetako apaletan.
2023/01/23 - 17:05
Baztan beltzez jantziko du (H)ilbeltzak
Euskal Nobela Beltzaren Asteak denetariko jarduera eta ekitaldiak antolatu ditu igandera arte: solasaldiak, zinema, ibilbide antzeztuak, liburu aurkezpenak…
2023/01/10 - 22:03
Ibon Martin idazle donostiarrak hirugarren eleberri beltza atera du
"El ladrón de rostros" liburua Ane Cesteros ertzaina protagonista duen thriller-sagaren hirugarren eleberria da, eta lehen aldiz kokapena itsasertzetik Oñatiko barnealdeko mendi ingurura eraman du.
2023/01/04 - 16:00
Jon Miranderen 12 testu ezezagun eman ditu argitara Deabruaren Eskola literatura webguneak
Egun hauetan bete dira 50 urte Jon Mirande idazlea hil zela bere buruaz beste eginda. Urteurren honekin batera, inoiz argitaratu gabeko bere 12 testu aurkeztu dituzte gaur.
2023/01/04 - 14:08
Euskaraz inoiz argitaratu gabeko Jon Miranderen hamabi testu aurkeztu dituzte
Idazlearen heriotzaren 50. urteurrenean, Deabruaren Eskola literaturazaleen taldeak euskaraz sekula argitaratu gabeko Miranderen artikulu, poema eta gutunak aurkeztu ditu.
2022/12/22 - 22:08
Olatz Urkia EITBko kazetariak ''El búho de Ravel'' bere lehen eleberria aurkeztu du Donostian
Beijindik etorri berri da Olatz Urkia EITBko berriemailea, handik irten gabe hiru urte igarota. Etxerako buelta honetan Olatzek bere lehen eleberria dakar besazpian. "El búho de Ravel" izenburua du eta Ukrainan eta Errusian ikasketak egiten ari zela hasi zen liburua idazten.
2022/12/16 - 22:00
Elkar argitaletxeari Gipuzkoako Urrezko Domina eman diote
Elkarreko ordezkariek "euskararen eta euskal kulturaren hedapenean egindako lan nekaezinaren" aitorpen kolektibo gisa jaso dute saria.
2022/12/10 - 13:22
Txomin Peillen idazle eta euskaltzainaren biografia
Hona hemen Peillen idazlearen biografia.
2022/12/10 - 13:22
Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela
Ibilbide luzeko literatura-gizonak 45 argitalpen baino gehiago idatzi zituen, tartean, saiakerak, eleberriak eta ipuinak. Entzun hemen idazlearen biografia.
2022/12/09 - 21:55
Gabriel Aresti 1953an hasi zen idazten, uste baino urte eta erdi lehenago
Jon Kortazarrek idazle bilbotarraren lehen bi sonetoak argitaratu ditu Sancho el Sabio aldizkarian. Orain arte argitaratu gabe zeuden. Erlijio liburu batean aurkitu ditu, gaztelaniaz idatzita.
2022/12/06 - 22:03
Sastraka/Maleza, ezinezko bidaia bat
Proiektua Pello Lizarralde idazlearen, Jose Ignacio Agorreta margolariaren, Imanol Ubeda musikariaren eta Imanol Rayo zinemagilearen arteko elkarlanaren emaitza da.
2022/12/02 - 20:40
Raul Guerra Garrido idazlea hil da Donostian, 87 urte zituela
Madrilen jaioa, baina 60ko hamarkadatik Donostiako bizilaguna, 2006an Letretako Sari Nazionala lortu zuen; beste hainbat golardo ere jaso zituen.
2022/12/01 - 20:09
Xabier Leteren olerkiak eta abestiak lan bakar batean argitaratu dituzte bost argitaletxek
"Euskal kulturako funtsezko izenetako baten ondarea babestea" helburu, Alberdaniak, Elkarrek, Ereinek, Pamielak eta Txalapartak, "Poema eta abesti guztiak" izenburupean, Leteren poemak eta abestien hitzak jaso dituzte.
2022/11/24 - 21:45
Emakumeen begirada saritu dute aurtengo Euskadi Literatura Sariek
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi Literatura Sariak entregatu ditu. Hauek izan dira saridunak: Uxue Apaolaza, Edurne Portela, Leire Bilbao, Koro Navarro, Irati Jimenez, Teresa Maldonado eta Maite Mutuberria.
2022/11/16 - 16:55
Mikel Alvarezek ''Euskalia'' zientzia-fikziozko eleberria kaleratu du
Liburuaren abiapuntua da indusketa arkeologiko batean euskarazko lehen inskripzioak aurkitu dituztela, xafla batean. Errealitateak fikzioa gainditu duen beldur da Alvarez, "Egun on Euskadi"n azaldu duenez.