"Simone Veil" pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Simone Veil 2022ko uztailaren 24an eta 31n eta abuztuaren 6an antzeztu zuten Muskildiko herritarrek, eta, urtero legez, Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2023ko Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EITBren webgunean aurki daiteke.
Pastoralaren testua Batitte Berrogain Elixondoborda dantzari eta musikari zuberotarrak ondu du, Simoe Veil Europako Parlamentuko lehen emakumezko presidentea gaitzat hartuta. Berrogainek 17 urte zituenetik hartzen du parte pastoraletan, lehenik dantzari modura Agosti Xaho pastoralean, geroago arizale (aktore) modura, eta azken urteetan baita errejent (zuzendari) modura ere. 2022an, urrats bat egin du aurrera Simone Veil pastoralaren testua idatziz.
Pentsa liteke Veil andreak ez duela zerikusirik ez Zuberoarekin ez Euskal Herriarekin, eta, beraz, sujet (gai) arrotza dela pastoral baterako. Figura unibertsalak, ordea, ohikoak dira pastoralean. 2021ean, urrunago joan gabe, protagonista Abdelkader izan zen, zibilizazioen arteko gurutzadako aljeriar heroia. Muskildiko trajeriarako, Berrogainek Simone Veil aukeratu zuen, neskatotan Alemaniako kontzentrazio-esparruak ezaguturik nagusitan memoriaren sustatzaile eta giza eskubideen defendatzaile izan zena.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.