Literatura
2022/11/16 - 11:50
Dolores Redondok eleberri berria argitaratu du, "Esperando al diluvio"
Nobela beltzak 1980ko hamarkadako Bilbora eramango du irakurlea, serieko hiltzaile baten atzetik.
2022/11/15 - 21:02
Juan Luis Zabala, aproposko poeta
Juan Luis Zabalak Mina hartzeko ere (Susa, 2022) poema-bilduma argitaratu du.
2022/11/11 - 21:00
Aingeru Epaltza
'Erretzaile damutuen konpainia' Aingeru Epaltzaren nobela berria da. Bi hamarkada luze geroago, Edu Saraguetarekin itzuli da.
2022/11/09 - 12:49
Ana Malagon eta Delphine de Vigan saritu dituzte Gipuzkoako liburu dendek
Zilarrezko Euskadi saria jaso dute "Ez dakit zertaz ari zaren" eta "Las gratitudes" lanek, bere garaian merezi ez zuten aintzatespena aitortzeko.
2022/11/08 - 21:01
Itxaropena inprimategiak 90 urte
Itxaropena inprimategiak 90 urte . Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2022/11/07 - 14:31
Literaktumek literatura eta zinema izango ditu ardatz
Film bilakatu diren eleberriek beteko dute Donostiako literatura jaialdiaren programazioaren zati garrantzitsuena. Eduardo Mendoza, Abdellah Taia eta Katixa Agirre idazleek hartuko dute parte, besteak beste.
2022/11/04 - 10:06
Gipuzkoako urrezko domina Elkar Taldearentzat
Mende erdian euskarari eta euskal kulturari lagundu dien guztiagatik jasoko duela adierazi du Aldundiko bozeramaile Eider Mendozak.
2022/11/01 - 22:01
Txori kantazale
Txori kantazale: Xabier Leteren ildoan errezitaldia 2022ko urriaren 18an Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pianoarekin Joana Otxoa de Alaiza. Hizlaria, Alex Gurrutxaga.
2022/10/25 - 22:03
Ahozko euskal literatura: antologia bat
Juan Kruz Igerabide idazleak "Ahozko euskal literatura: antologia bat" bilduma osatu du. Alai argitaletxeak kaleratu du.
2022/10/22 - 16:54
Aldebiko negozioak ixten dabiltza euskal argitaletxeak Frankfurteko liburu azokan
Munduko liburu azoka handiena dute egunotan Alemanian, Frankfurten. Euskal sorkuntzak ere marka propioa du azoka barruan, Basque Book. Bertan izango dira, besteak beste, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta eta Katixa Agirre.
2022/10/21 - 13:33
Euskadi Literatura sariak, Edurne Portela, Koro Navarro, Irati Jimenez eta Teresa Maldonadorentzat
Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz ataletan irabazi dituzte sariok, hurrenez hurren. Aurtengo zazpi irabazleak emakumeak dira.
2022/10/18 - 22:04
Nerea Arrien: bestiario poetikoa
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2022/10/14 - 12:47
Kirmen Uribe: ''Cate Banchetti poema gustatu, eta erabili egin du bere film berriko pertsonaia osatzeko''
"The New York Times"i emandako elkarrizketan esan du Cate Blacnhett aktore australiarrak 'Udako gau epela' poemak inspiratu duela bere hurrengo pertsonaia prestatzeko.
2022/10/13 - 17:00
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak irabazi dituzte Euskadi Literatura sariak
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak protagonismo berezia merezi dute gaur. Haiek dira aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleak hurrenez hurren, euskarazko literaturan, haur eta gazte literaturan eta ilustrazio ataletan.
2022/10/13 - 12:59
Euskadi Literatura sariak, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak iragarri dituzte gaur: "Bihurguneko nasa", "Barruko hotsak" eta "Irrimola".
2022/10/11 - 18:12
"Ordaindu gabeko letra bat" Blas de Oteroren poesiaren antologia aurkeztu dute
Hamaika euskal idazlek bilbotar poetaren poemak euskaratu dituzte, bere garaian Gabriel Arestik egin zuen bezala: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Harkaitz Cano…
2022/10/11 - 16:53
''Eztanda'' leloarekin eta Ruben Ramos ilustratzailearen irudiarekin ospatuko da Durangoko Azoka
2020 eta 2021 izan ala ez izan erabakitzeko urteak izan ziren. Aurten, berriz, Ruben Ramos ilustratzailearen kartelak irudikatzen duen "Big Bang" koloretsuaren ondoren, betiko Azoka birsortzea espero dute antolatzaileek.
2022/10/06 - 16:44
Annie Ernaux frantziarra aurtengo Literaturako Nobel sariduna
Erneauxek 82 urte ditu, literatura katedraduna da eta 20 bat eleberriren egilea, gehienak bere biografian oinarrituak. Hain zuzen ere, memoria aztertzeko duen modu zehatz eta adoretsuagatik eman diote saria Nobel sariaren batzordearen arabera.
2022/10/06 - 15:05
Literaturaren Nobel saria, Annie Ernauxentzat
Suediako Akademiak literaturaren nazioarteko saririk ospetsuena nork jasoko duen iragarri du.
2022/10/04 - 22:04
Ardo
Andoni Tolosa 'Morau' eta Beñardo Goietxe musikariak Garoa liburu-dendan, argitaratu berri duten Ardo disko-liburua zuzenean aurkezten. Gonbidatu berezia poemak irakurtzeko, Josu Landa.