Literatura
2022/09/30 - 14:13
Mariolein Sabartek irabazi du Etxepareren itzulpen saria "Amek ez dute" nederlanderaz emateagatik
Katixa Agirreren eleberriaren itzulpenari eman diote Etxepare-Laboral Kutxa saria: 4.000 euro argitaletxearentzat eta itzultzailearentzat eta 2.000 eurora arteko laguntza gehigarria argitalpena sustatzeko.
2022/09/27 - 22:03
PLEIN AIR: Paisaiek esaten digutena
Paisaien balio onirikoaz, udazkenean sartu berri garren honetan.
2022/09/20 - 22:02
Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginaren Poeta Laudatuak
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
2022/09/13 - 22:09
Irrati infinitua
Infinitua ihi batean liburuaren arrastotik gure denboraldi berriaren zimenduak jartzen.
2022/09/10 - 18:09
"Berriz zentauro", Katixa Agirreren azken eleberria
Etorkizun hurbilean girotuta, errealitate birtualaren eskutik, feminismoa, harremanak edota iraganarekin dugun lotura aztertzen ditu idazle gasteiztarrak "Berriz zentauro" eleberrian.
2022/09/07 - 14:00
Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria
“Itzalkinak eguzkitan” eleberri proiektua iruditu zaio onena epaimahaiari, 11 hautagaien artean. Aurtengoa edizioa berezia da, 25 urte betetzen baititu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek.
2022/08/03 - 22:51
Zer irakurtzen dute euskal herritarrek udan?
Udan gehiago irakurtzen dugu eta batez ere eleberriak dira gehien kontsumitzen ditugunak. Uda honetako izen batzuk: Peru Camara, Mikel Santiago, Alaine Agirre, Jon Arretxe, Maddi Ane Txoperena...
2022/07/09 - 13:52
'Galerna', Donostian gertatzen den eleberria, kritikak goraipatua
Irakurlea hasieratik harrapatzen duen erritmo biziko istorioa da, kritikaren esanetan. 'Galerna', eleberri beltzaren azken fenomenoa, Euskadin egina da. Portugaleten jaio eta Hernanin bizi den Peru Cámarak idatzi du eta Donostiako leku esanguratsuenetan kokatzen da. Bisita gidatuak ere, badira.
2022/06/26 - 19:14
25 urte bete ditu Harry Potterren sagako lehen nobelak, historiako libururik salduenetakoak
“Harry Potter eta sorgin harria” liburuaren jatorrizko bertsioak hasiera eman zion nazioarteko fenomeno bilakatu zen JK Rowling idazlearen saga magikoari. Zifrak horren adierazgarri: 500 milioi liburu salduta munduan, eta 88 hizkuntzatara itzulita. Euskal Herrian ere jarraitzaile ugari daude.
2022/06/22 - 13:28
Aritz Trueba: "Sortzean, espero ez dituzunak azaleratuko dira, eta horrek beste "ni" bat erakutsiko dizu"
Koldo Almandozek eta Aritz Truebak "Natasha" komikia argitaratu dute Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik.
2022/06/22 - 00:00
Zoonomia
Nerea Arrien idazleak jaso du Xabier Lete VI. Poesia Saria, Zoonomia (Pamiela, 2022) lanarengatik.
2022/06/16 - 13:14
"Umore onez, gogotsu eta pazientzia pixka batekin ekin behar zaio 'Ulises'en irakurketari"
Xabier Olarra itzultzaileak "Ulises" James Joyce irlandar idazlearen eleberri ospetsuaren euskarazko itzulpenaren bigarren edizioa aurkeztu du, Igelak argitaratutakoa.
2022/06/08 - 12:54
Ramon Saizarbitoria: "Hizkuntza ahul batek behar du militantzia eta euskararen egoera oraindik ere larria da"
Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak elkarrizketa zabala eskaini dio Iban Garateri "Egun on Euskadi" saioan. "Martutene" eleberriaren irakurraldi jarraituak eragiten dizkion sentimenduez gain, euskararen egora izan dute hizpide.
2022/06/08 - 11:11
Ramon Saizarbitoria: "Uste dut lortuko dudala nobela bat gehiago idaztea"
'Martutene' liburuaren irakurtaldi jarraitua abiatu eta segidan hitz egin du Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak literaturaz eta euskaraz. Euskaldun izatearen nekeak azpimarratu ditu berriz ere, eta iritzi dio “onartu beharra daukagula sekula ez garela normalak izango”.
2022/06/08 - 10:33
Ramon Saizarbitoriaren ''Martutene'' irakurtzen hasi dira Klasikoen Irakurraldi Jarraituan, Bilbon
Klasikoen irakurketaren XV. edizioak 200 pertsona baino gehiago bilduko ditu, tartean hainbat ikastetxetako ikasleak eta mundu osoko 50 Euskal Etxetako ordezkariak.
2022/06/07 - 22:04
Aritz Gorrotxategi: uda garaiezina
"Uda betea poesia" liburua kaleratu du Aritz Gorrotxtegik Elkar argitaletxearekin.
2022/06/06 - 14:47
Laura Mintegik Urrezko Luma jaso du Bilbon
Idazle eta irakasle nafarrak Bilboko Liburu Azokan jaso du saria. Bere ibilbide literarioan, Laura Mintegik Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria jaso ditu, besteak beste.
2022/06/06 - 13:33
Mariasun Landa: 'Liburu bat txori bat bezalakoa da, inoiz ez dakizu non pausatuko den'
Mariasun Landa idazlearen izena jarri diote Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxean eraikin bati. Aitzakia hori hartuta, herriek idazle baten sorkuntzan izaten duten pisuaz, transmisioaz eta bere ibilbidean mugarri izan diren hainbat lanei buruz aritu gara Faktorian.
2022/06/04 - 23:09
Kapuscinski Saria jaso du Ander Izagirrek "Potosí" liburuagatik
Boliviako emakume meatzarien bizia kontatzen duen istorioa duela 13 urte hasi zen idazten, duela bost kaleratu zuen liburua eta aste honetan saria jaso berri du Polonian. Baina, zein da berezitasuna? Liburua amaitu gabe egon litekeela.
2022/06/03 - 13:47
Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, izendatu eta 30 urtera
Iurretan jaiotako idazlea euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991ko urtarrilaren 31n. Gaur jaso diploma Andres Urrutiaren eskutik.