Literaturaren Nobel saria, Annie Ernauxentzat
Annie Ernaux frantziar idazleak jasoko du aurtengo Literaturaren Nobel saria, "memoria pertsonalaren sustraiak, banatze-prozesua eta mugatze kolektiboa azaleratzeko erakusten dituen ausardiagatik eta zorroztasun klinikoagatik".
Euskaraz ere aurki ditzakegu bere lan batzuk: Begira zenbat argi, maitea (itzultzailea: Xabier Aranburu), Emakume bat (itzultzailea: Itziar de Blas Fernandez de Gamarra), Gertakizuna, Lekua eta Pasio hutsa (hiru horiek Joseba Urteagak itzuli ditu).
Ernauxek fedea du "idazkeraren indar askatzailean", eta bere obra "zorrotza" mintzaira "soil eta garbitasunera arte inausiaz" dago idatzita, Akademiako kideen hitzetan.
Epaimahaiaren arabera, Ernauxek modu sendoan eta hainbat ikuspegitatik aztertzen du "genero, hizkuntza eta klase mailan desberdintasun handiak erakusten dituen bizitza", Euskarari Ekarriak webguneak jasotzen duenez.
1940an Normandian jaioa, Ernauxek 1974an argitaratu zuen bere lehen lana, Les armoires vides, baina La placek hauspotu zuen bere literatura ibilbidea.
Bere idazkerak esperientzia autobiografikoak ditu iturburu, eta fikzioa, soziologia eta historia uztartzen ditu bere familiako istorioak eta berari geratutakoak kontatzeko, hala nola abortua edo bularreko minbizia.
Idazleak adierazi du "ohore eta erantzukizun handia" dela saria jasotzea.
Gaur arte, sariaren 122 urteko historian, Suediako Akademiak 118 idazle saritu ditu (batzuetan ez dio saria inori eman, eta beste batzuetan, idazle bat baino gehiago saritu du), horietako 16 baino ez, emakumeak, eta guztien % 80, Europakoak edo Ipar Amerikakoak. Ingelesezko idazleek jaso dituzte sari gehien, 31k, frantsesezko eta alemanezkoen (14) eta gaztelaniazkoen (11) aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.