Euskadi Literatura sariak, Edurne Portela, Koro Navarro, Irati Jimenez eta Teresa Maldonadorentzat
Edurne Portela (Los ojos cerrados), Koro Navarro (Fiesta, Eguzkia jaikitzen da), Irati Jimenez (Begiak zabalduko zaizkizue) eta Teresa Maldonado (Hablemos claro) idazleek irabazi dituzte aurtengo Euskadi Literatura sariak, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz ataletan, hurrenez hurren, gaur iragarri dutenez.
Izen horiek joan den astean iragarritako irabazleenei batu zaizkie, honenbeste: Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria, Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura Euskaraz eta Ilustrazioa ataletan. Lehenengoz, emakumezkoak dira saria jasoko duten zazpi irabazleak.
Epaimahaiaren hitzetan, Edurne Portelaren Los ojos cerrados nobela koralak "kontatutakoaren eta kontatu gabekoaren arteko tentsioa sortzen duen ikuspuntu joko aberasgarria ezartzen du, eta orainaren eta iraganaren arteko elkarrizketa proposatzen du, erruari eta barkamenari buruz hausnartzeko". Txani Rodriguezek, Javier Maurak, Aixa de la Cruzek, Jesus Camarerok eta Patricia Millanek osatu dute Gaztelaniazko Literaturako aurtengo epaimahaia.
Bestalde, Euskarazko Literatura Itzulpenaren kategoriako epaimahaiak (Aintzane Ibarzabal, Idoia Gillenea eta Idoia Santamaria) uste du Koro Navarrok erabaki egokiak hartu dituela jatorrizko testuaren indarra eta bizitasuna ez galtzeko. "Nabarmentzekoak dira elkarrizketen tonu egokia, erregistroa eta ahotsen txandakatzeak nola jaso dituen, eta bestelako pasarte narratibo eta deskriptiboen jarraipen erosoa, prosaren soiltasuna, zehaztasuna eta eraginkortasuna".
Alexander Gurrutxagak, Ane Miren Larrinagak, Aitor Zuberogoitiak, Katixa Agirrek eta Xabier Aierdik erabaki dute Begiak zabalduko zaizkizue Irati Jimenezen lanak Euskadi Literatura saria jaso behar duela. "Hipotesi ausartak" proposatzen dituela azpimarratu dute eta, gaineratu dutenez, liburuaren tonuak literaturarekiko pasioa, maitasuna eta grina transmititzen ditu, eta estilo aldetik landua eta pertsonala da".
Azkenik, Gaztelaniazko saiakerako epaimahairentzat (Mikel Reparaz, Iñigo Marauri, Mª Jesus Pando, Ainhoa Novo eta Javier Camarra) Teresa Maldonado "estilo bereziki zehatz eta argiarekin, gai konplexu eta polemiko bat modu zehatz eta errazean baina zehaztasunez heltzeko gai da, une oro jarrera neurtua eta azalpen-argitasuna erakutsiz, modu honetako eztabaidetan ohikoa ez dena".
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.
Euskadi Literatura Sariak azaroaren 24an banatuko dituzte Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.