111 Akademiaren sarirako bost hautagaiak, erabakita
111 Akademia irakurle taldeak bere kideen 2022. urteko liburu gustukoena aukeratzeko lehen bozketa egin du, eta boto gehien batu dituzten lanak izan dira Arantxa Urretabizkaiaren "Azken etxea", Nerea Ibarzabalen "Bar Gloria", Anjel Lertxundiren "Desertuan behatxuloa", Aingeru Epaltzaren "Erretzaile damutuaren konpainia" eta Maddi Ane Txoperenaren "Ez erran inori".
Lehen txandan, bost lanetako batek ere ez du jaso boz guztien % 30 baino gehiago; ondorioz, Akademiaren arautegian zehaztutakoari jarraituz, bigarren bozketa txanda egingo dute bost lan horien artean.
Akademiakideek martxoaren 26a baino lehen bidali beharko dute botoa, eta bost lanotako batek botoen % 40 bereganatuko balitu, horixe izendatuko luke 111 Akademiak urteko kutuna. Kopuru horretara iristen den lanik ez balego, berriz, bi bozkatuenak finalera igaroko lirateke.
Aurreko urteetan, saritu dituzte "Eraikuntzarako materiala" (Eider Rodriguez), "Argiantza" (Pello Lizarralde), "Aitaren etxea" (Karmele Jaio), "Fakirraren ahotsa" (Harkaitz Cano), "Jenisjoplin" (Uxue Alberdi), "Elkarrekin esnatzeko ordua" (Kirmen Uribe), "Atertu arte itxaron" (Katixa Agirre), "Su zelaiak" (Mikel Peruarena Ansa), "Kristalezko begi bat" (Miren Agur Meabe), "Martutene" (Ramon Saizarbitoria)…
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.