Literatura
2024/04/24 - 12:51
Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan
"Arrakasta"n, hamaika euskal sortzaile elkarrizketatu ditu elgoibartarrak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe "Porrotx". Horiek guztiak eta bere burua deskribatu ditu test honetan.
2024/04/23 - 22:02
Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua
Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin.
2024/04/23 - 15:21
Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin
Euria eginagatik ere, irakurle asko hurbildu dira gaur Bilboko eta Donostiako azoketara azken nobedadeak ezagutzera eta idazleekin hitz egitera.
2024/04/22 - 13:22
"Bar Gloria" mailegatu zen iaz gehien, EAEko liburutegi publikoetan
2.740.425 mailegu egin zituzten 2023an Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, 2.618.524 paperean eta 121.901 eLiburutegiaren bidez. Euskaraz, Nerea Ibarzabalen eleberria izan zen gehien mailegatutako liburua.
2024/04/18 - 15:21
Erresuma Batuko ekoiztetxe batek Dolores Redondoren Baztango trilogia telesail bihurtuko du
Egokitzapena ingelesez eta gazteleraz egingo dute. Ez da trilogiako liburuekin telesail bat egiten den lehen aldia, aurrez Netflixen plataformak egina baitu.
2024/04/16 - 22:02
Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2)
Ipuin irakurraldia: Aintzane Usandizaga, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia, Gasteizko Aldekoa jaialdiaren barruan.
2024/04/15 - 09:48
Olatz Mitxelena eta Harkaitz Cano saritu ditu Literatura Kritikarien Espainiako Elkarteak
Kritikarien batzarrak urteroko sariak banatu ditu asteburuan, Ferrolen.
2024/04/11 - 14:05
Jasone Osoro omenduko dute, Geure Gelatik azoka abiatzeko
Elgoibartar idazleak emakume idazleen Azokitiko azokaren saria jasoko du ostegunean, eta ipuin kontaketak, hitzaldiak, ikastaroak eta irakurraldiak etorriko dira atzetik, larunbat eguerdira arte.
2024/04/03 - 14:49
Joannes Jauregi, itzultzailea: "Hasieratik kateatu ninduen Jon Fosseren idazteko moduak"
2023ko Literatura Nobel Saridun Jon Fosseren "Trilogia" euskaratzen ari da Jauregi, eta langintza horren zirrikituetan sartu-irtenean ibili dira elkarrizketan.
2024/04/02 - 22:02
Arestian, egun..!
Andoni Egaña bertsolariak, Aitor Furundarena musikariak eta Andoni Salamero olerkari-esatariak 'Arestian, egun...!' ikuskaria ondu dute, Gabriel Aresti poetaren omenez.
2024/04/02 - 16:25
Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 111 Akademiaren sariko finalistak
2023. urteko libururik onena zein izan den aukeratu beharko dute literaturzaleen elkarteko kideek, "Bichta éder" edo "Maitasun kapitala".
2024/04/01 - 16:34
Sarako Idazleen Biltzarraren 41. edizioa hasi da, 100 idazle baino gehiagoren presentziarekin
Sarako Idazleen Biltzarra gaur eta bihar ospatuko da, hitzaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta bestelako ikuskizunekin. Amets Arzallusek eta Jean Duverdiek jaso dute aurtengo Biltzar Saria.
2024/03/19 - 21:02
Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu
2024an ospatzen da Eduardo Chillida euskal artista entzutetsua jaio zeneko mendeurrena. 'Zuhaitzaren antzerakoa naiz –esan ohi zuen–. Sustraiak hemen nire herrian ditut, adarrak, berriz, munduari irekita zabal-zabalik'.
2024/03/01 - 10:00
Juan Garzia: "Itzultzeko, munduko pertsonarik harroena eta umilena izan beharra dago aldi berean"
Legazpiar idazle eta itzultzaileak "Moby Dick" eleberri monumentala jarri du euskaraz. Horretarako, "euskaraz Melville izateko bezain harro" eta "testuaren zerbitzura buru-belarri jartzeko bezain umil" jardun da, bost urtez.
2024/02/27 - 21:00
Itxaro Borda: mugak gainditzen
Itxaro Borda euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, eta hain zuzen, iragan urrian egin zuen sarrera hitzaldia, Baionan. "Mugari tirorik ez" izeneko idazlana irakurri zuen bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak sakonduz.
2024/02/13 - 21:03
Joxan Artze... espirituz ere bai!
Andoni Salamero olerkariak eman digun testigantzak 39 urtez landutako Artzeren lotura espiritual sakonean, alderdi ez hain ezagun horretan argi egitea bilatzen du.
2024/02/09 - 15:26
Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak Xabier Lete Beka sortu dute, euskarazko literatura sustatzeko
70.000 euroko beka emango zaie euskaraz idazten duten idazleei, eta, horri esker, urtebetez aritu ahal izango dira beren literatur proiektuan.
2024/02/06 - 21:02
Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta
"Hiriak eta urteak" poema liburua argitaratu du Xabier Montoiak, Pamielarekin. Hauxe da bere XXI. mendeko uzta.
2024/01/30 - 13:31
"Hitzaren adierazpen guztiei" begiratuko die Gutun Zuria letren Bilboko jaialdiak
Ikasleentzako topaketak, itzulpengintzako profesionalentzako prestakuntza, literatur solasaldiak, euskal sorkuntzari buruzko topaketak eta sormen prozesuei buruzko hitzaldiak prestatu dituzte arduradunek, "Berba dariola" lelopean.
2024/01/24 - 13:14
Euskal literatura lanen laginak ingeles eta frantsesez, itzulpen eta ikusgarritasun bila
Etxepare Euskal Institutuak basquebooks.eus webgunea aurkeztu du, "euskarazko literatura itzul dadin sustatzeko". Euskarazko literatura lanen laginak biltzen ditu.