Webgune honen Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.
Webgunea erabiltzea -erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta webgunearen pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.
Erabiltzailearen bizilekuko epaitegi eta auzitegiek izango dute gatazkak konpontzeko eskuduntza, eta aldeek uko egingo diote beste edozein foruri, halaber, Confianza Online-ra atxikitako erakunde gisa, eta horren Kode Etikoan jasotako baldintzetan, kontratu eta publizitatearekin edo datuen eta adingabeen babesarekin ezadostasunik izanez gero, erabiltzaileak gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko CONFIANZA ONLINEren zerbitzura jo dezake (www.confianzaonline.es).
Webgunea bisitatzeak ez du erabiltzailea erregistratzera edo datu pertsonalak ematera derrigortzen. Hala ere, kasuren batean erabiltzaileak datu pertsonalak emanez gero, horiek EITBren jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko dira eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, webguneko pribatutasun politikari buruzko 4. atalean ezarritakoarekin bat.
Erregistratzearen ondorioz erabiltzaileari pasahitz bat ematen baldin bazaio, erabiltzailea bera izango da pasahitza gorde eta egoki erabiltzearen arduradun bakarra. Horrenbestez, erabiltzaileak pasahitza arduraz eta konfidentzialki erabiltzeko eta hirugarren bati ez uzteko konpromisoa hartzen du. Gainera, erabiltzaileak pasahitza galdu edota ezegoki erabili duelako hirugarren batek webguneko zerbitzuak modu bidegabean erabiltzen baditu bere pasahitzarekin, erabiltzailea bera izango da arduraduna. Erabiltzaileak, pasahitza galduz gero, berehala jakinarazi beharko dio EITBri.
Webguneak EITBren edo bere lizentziadunen informazio, zerbitzu, programa edota datu ugaritara (aurrerantzean Edukiak) jotzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.
Erabiltzaileak EITBk bere webgunearen bitartez eskaintzen dituen edukiak eta gainontzeko zerbitzuak (txatak, blogak edota eztabaida foroak adibidez) era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du.Jarraian, Erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera zerrendatuko da. Adibide moduko zerrenda da; ez da inolaz ere zerrenda itxia. Honako hauek dira webgunean debekatuta dauden erabilpen ezegoki horiek:
* Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea edota aldatzea (dagozkion eskubideen titularraren baimena izanez gero edota jarduera legez baimenduta badago salbu).
* Eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota giza eskubideen aurkakoak hedatzea.
* EITBren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea; adibidez, sarean birus informatikoak edota kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko hedatuz. Zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eragotz dezakeen beste edozer kalte eragitea ere debekatuta dago.
* Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea.
* Edukiak eta, bereziki, webgunearen bitartez eskuratutako edozer informazio honako helburu hauetarako erabiltzea: publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozer helburu komertzial lortzeko komunikazioak bidaltzeko, hainbat pertsonari eskatu ez dituzten mezuak bidaltzeko edota informazio hori edonola hedatzeko.
* Eta, oro har, edukiak legez kanpo, bidegabeki, fede txarrez edota ordena publikoaren aurka erabiltzea suposa dezakeen edozer jarduera.
EITBk pertsonen duintasunaren, gaztaroaren, haurtzaroaren, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak edo bere ustez ezegokiak diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko eskubidea izango du. Era berean, EITBk webgunean eskaintzen duen edozer zerbitzu aldez aurreko inolako jakinarazpenik gabe behin-behinekoz edota behin betiko eteteko eskubidea izango du, baita erabiltzailearekin duen harremana bertan behera uztekoa ere, erabilpen ezohikoren bat antzemanez gero.
EITB ez da inolaz ere erabiltzaileek foroetan, txatetan, blogetan edo beste edozer partaidetza tresnetan emandako iritzien arduradun izango.
Erabiltzaileak EITBri webgunearen bitartez emandako informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Horrenbestez, erabiltzaileak hainbat edukitara sartzeko bete behar dituen formularioetan emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du. Era berean, erabiltzailearen ardura izango da EITBri emandako informazio guztia eguneratuta mantentzea, bere benetako egoerarekin bat etor dadin. Horiek horrela, erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen arduradun bakarra, baita emandako informazioaren ondorioz EITBri edo hirugarrenei eragindako kalteena ere.
Webgunean jasotako edo gainontzeko erabiltzaileen esku jarritako informazio guztia dohainik lagakotzat jotzen da. Erabiltzaileak uko egingo dio dohainik erabil ezin daitekeen edozer informazio emateari.