Espetxeetako politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeratek bilera-sorta egingo du preso gaixoen egoera salatzeko

ETAko presoen senitartekoen elkartea alderdi politikoekin, Arartekoarekin eta Nafarroako Herriaren Defentsariarekin batzartuko da, preso gaixoen egoeraren aurrean, "erantzun bateratua" lortzeko.

Etxerat ETAko presoen senitartekoen elkarteak bilera-sorta abiatuko du datozen egunetan. Horrela, alderdi politikoekin, Arartekoarekin eta Nafarroako Herriaren Defentsariarekin batzartuko da, ETAko preso gaixoen egoeraren aurrean, "salaketa eta erantzun bateratua" lortzeko.

Mattin Troitiño eta Izaskun Abaigar Etxerateko bozeramaileek prentsaurrekoa eskaini dute Arrasateko Udaletxean (Gipuzkoan), Josu Uribetxeberriaren egoera larria salatzeko. Uribetxeberriak bederatzi egun darama ospitalean. 2005. urtetik minbizia du giltzurrunean, eta ondoren, beste bi nodulu antzeman diote, bata, buruan eta bestea, birikan. Gaixotasun larria duenez espetxetik irteteko eskaera egin zuten baina ezezkoa eman zioten 2007an. Etxeraten ustez, ebazpen honek "heriotza zigorra" suposatu du presoarentzat.

"Ez ditugu inor bere erantzukizunetik aske utziko: ez espetxeetako politika diseinatu zutenak, ez politika hura betearazi dutenak, ez horien konplizeak ere. Ezin dugu hura egin eta ez dugu ere nahi", azpimarratu du elkarte honek, "Josu eta gaixotasun larriak dituzten beste 13 preso kartzelan daude oraindik eta aske egon beharko zuketen". Etxeratek hauek "berehala aske uzteko" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X