Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aireportuen aldebiko organo bat sortzeko lortutako akordioa dela eta, Aenak ohar bat argitaratu du esateko ez diola aldaketarik ekarriko egungo kudeaketa ereduari, ezta interes orokorreko aireportuen sarearen titulartasunari ere. Aenaren hitzetan, organo hori "aholku-emailea izango da, ez erabakitzailea", eta indarrean dagoen legedia errespetatuko du.
Hala ere, Aena zuhur agertu da Eusko Jaurlaritzak egindako interpretazio batzuen aurrean. Horien arabera, aldebiko organoak esku har dezake prozedura operatiboetan. Konpainiak ohartarazi duenez, adierazpen horiek "urratu egin ditzakete indarrean dauden arauak" eta "Espainiako aireportu ereduaren funtzionamenduari eragin". Hori dela eta, iragarri du aholkulari juridikoei galdetuko diela ea neurriak hartu behar diren. Aenak esan du egoera zaintzen jarraituko duela, "Aenaren eta elkartearen interesa eta akziodunen eskubideak defendatzeko".
Espainiako Gobernuaren iragarpena Aldebiko Batzordearen bileraren ostean egin zuten. Bertan, lankidetza indartzeko mekanismo bat hitzartu zuten, Eusko Jaurlaritzari "proposatzeko gaitasuna handitu eta elkarrizketa instituzionala hobetzea ahalbidetze aldera". Hala ere, Espainiako Garraio Ministerioak geroago zehaztu duenez, "ez da aldatuko aireportuen araudia eta Aenaren aireportu sarea kudeatzeko eredua".
Aenak gogorarazi du Konstituzioak Estatuari esleitzen diola interes orokorreko aireportuen gaineko eskumena. Ondorioz, araugintza, ikuskapen eta erregulazio eskumenak "Estatuari bakarrik dagozkio", eta, besteak beste, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusia, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala eta Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia arduratzen dira horretaz.
Halaber, sozietateak gogorarazi duenez, 18/2014 Legearen arabera, aireportu-sarearen kudeaketa Aenari bakarrik dagokio, eta haren akzio-egiturak kapital pribatuaren % 49 hartzen du. Eredu hori "enpresa askatasunak babesten du", eta, beraz, aldebiko organo berriak "ezin du interes orokorreko aireportuen sarea edo Aenaren enpresa-eredua aldatu", berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.