Kongresuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk Wert gaitzestea eskatuko du

Sozialisten esanetan, Hezkuntza ministroak dimisioa eman beharko luke, "ikasle kataluniarrak espainiartu" nahi dituztela esateak "eskuin totalitarioa" gogorarazten duelako.
Soraya Rodriguez PSOEren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EITB

PSOEk Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa gaitzestea eskatuko du Kongresuan, "ikasle kataluniarrak espainiartu" nahi dituztela esan zuelako.

Horixe jakinarazi du Soraya Rodriguez PSOEren Kongresuko bozeramaileak Ser irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean, ministroak hitz horiengatik dimisioa eman beharko lukeela aldarrikatu aurretik.

"Ez da Hezkuntza eta Kultura ministro izaten jarraitzeko gai", adierazi du buruzagi sozialistak. Rodriguezen arabera, Ministerio horrek aurrera eraman dituen politika "txarrek erreforma ideologiko sakonak ezkutatzen dituzte".

Werten adierazpenei dagokionez, bozeramaile sozialistak uste du "eskuin totalitarioa, denok ahaztu nahi duguna" ekartzen diotela gogora.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X