Kanpainaurrea Katalunian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mas: 'Espainia bakar, handi eta librearen historia irakatsi nahi dute'

Generalitateko presidentea CiUko Kontseilu Nazionalean aritu da. Kontseiluak azaroaren 25eko hauteskundeetarako zerrendak eta programaren oinarriak onartu dituzte.
18:00 - 20:00
CiUko alderdikideek Artur Mas aukeratu dute berriro presidentegai

Artur Mas Generalitateko presidentetzarako CiUko hautagaiak esan du, azken hiru mendeetan lehen aldiz "Kataluniako herriak" hauteslekuetara joko du "nazioaren etorkizuna aske eta bakean erabakitzeko". Horren harian, datorren legegintzaldian kontsulta bat deitzeko konpromisoa hartu du.

CDCren eta UDCren Kontseilu Nazionalean hautagaitza ofiziala lortu ondoren, kataluniako hauteskundeen garrantzia azpimarratu du eta "hurrengo lau urteetan kontsulta egiteko denon artean lan egin" behar dutela gaineratu du.

Ondoren, prozesu bat abian jarriko dela adierazi du, eta prozesu horrek "lau urte edo gehiagoko iraupena" izango duela ere esan du, nahiz eta berak "ahalik eta laburren" izatea espero duen.

Kritikak Werti

Kataluniako eskoletan Espainiaren historia herri "bakar, handi eta librea" balitz bezala irakatsi nahia leporatu dio Artur Mas Generalitateko presidenteak Estatuari, Espainia estatu plurinazional bezala aurkeztu beharrean.

Masen ustez, Kataluniako eskolen eredua eta hizkuntza murgilketa elkarbizitzaren adibide gisa hartu dute "mundu osoan", eta eredu hori bide bakarra da pertsona askok katalana ezagutu eta hitz egiteko.

Duran y Lleidak ere zentzu horretan hitz egin du, bere hitzetan: "Katalunia espainiartzeaz hitz egin dute, baina hobe lukete Espainia apur bat katalanizatuko balute".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X