Palmako Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina infantak auzitegian deklaratu beharko duela baieztatu dute

Palmako Auzitegiak baieztatu du Cristina infantak akusatuen aulkian eseri beharko duela, zerga delituak leporatuta, Noos auziaren epaiketa egiten denean.
MAM-eko argazkia: infanta-cristina_
MAM-eko argazkia: infanta-cristina_

Palmako Auzitegiak baieztatu du Cristina infantak akusatuen aulkian eseri beharko duela, zerga delituak leporatuta, Noos auziaren epaiketa egiten denean.

Infantaren defentsak idatzia aurkeztu zuen Noos auzia daraman epaitegian, herri akusazioak infanta auzitara eraman dezakeen erabakitzeko saioa Cristina akusatuen aulkian eseri gabe egin daitekeen aztertzeko.

Espainiako erregearen arrebaren abokatuen arabera, Jose Castro instrukzio epailearen irizpidearen kontra, Manos Limpias sindikatuak ez du zilegitasunik zerga delituaren akusazioari eusteko Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak esku hartzen ez badute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X