Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Santurtziko udaletxea. Argazkia: EFE
Sonia Lopez Segurtasun arloko zinegotzi ohiaren mezu elektronikoak aztertu ondoren, Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua.
Joan den asteko ostegunean, Udaltzaingoaren ofizialorde izateko deituta zegoen enplegu-eskaintza publikoaren azterketa baten ustezko filtrazioa ikertzen ari den udal batzordearen aurrean agertu zen Lopez, eta leporatzen dioten ardura ukatu zuen, eta esan zuen presioak jaso zituela, baina ez zuen men egin erantsi zuen.
Zinegotzi ohiak agerraldia egin baino lehen, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak dimisioa eman zuen, "arrazoi pertsonalak, familiarrak eta politikoak" argudiatuta, eta gainerako alderdi politikoek jeltzaleen irudiari kalte egiteko erabiltzen ari zirela salatu zuen.
Santurtziko Udalak ostiral honetan jakitera eman duenez, joan den astean ofizialordeen hautaprobei buruz egindako azken informazio-batzordearen ondoren, eta Sonia Lopez zinegotzi ohiaren mezu elektronikoak ikusteko egin zen eskaera formalaren ondorioz, zinegotziari horiek aztertzeko baimena eskatu zaio, eta berrikusi egin dituzte.
Berrikusi ostean eta Udaleko idazkari nagusiaren balorazio juridikoa aztertu ondoren, gertakariak Fiskaltzaren aurrean aurkezteko beharrezko izapideak hasteko erabakia hartu du Santurtziko Udaleko gobernu-taldeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik