EBri ezarritako % 30eko muga-zergekin kezkatuta, bidezko akordio bat espero du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak azpimarratu duenez, Euskadi prest dago bere industria defendatzeko Trumpen muga-zergen aldebakarreko eta itundu gabeko igoera baten aurrean, baina Europak "zentzuduna eta irmoa" izan behar du erantzunean, eta "zalantzarik egin gabe" babestu behar du Europako industria.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da Estatu Batuek Europako esportazioei ezarritako muga-zerga orokorrak % 30era igo daitezkeelako abuztuaren 1etik aurrera, eta "mehatxu hori ez betetzea" eta aldebiko akordio "justu eta orekatua" lehenbailehen lortzea espero du.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari zuzendutako gutun bat Truth Social bere sare sozialean publiko eginez iragarri du Donald Trump AEBko presidenteak Europar Batasunetik (EB) AEBra bidaltzen diren produktuei % 30eko muga-zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak gogorarazi du euskal industria "erabat esportatzailea" dela, eta "euskal esportazioen 2.000 milioi euro baino gehiago daude jokoan", nabarmendu du.
"Baina, gainera, hori shock bat izango litzateke Europarentzat, gure esportazioen bi herenen helmuga baita. Horrek ziurgabetasun hori areagotzen du eta zuzenean eragiten du gure industria-ehunean", ohartarazi du.
Sailburuaren hitzetan, Euskadi prest dago bere industria defendatzeko Trumpen muga-zergen aldebakarreko eta itundu gabeko igoera baten aurrean, baina Europak "zentzuduna eta irmoa" izan behar du erantzunean, eta "zalantzarik egin gabe" babestu behar du Europako industria.
Argi esan du sailburuak: "Milaka industria-enplegu ditugu jokoan". Horren aurrean, iragarri du lankidetza publiko-pribatuaren formularen bidez "Euskadiren gaitasun guztiak" jarriko direla martxan, "bere industria defendatzeko eta kalitatezko enplegua bermatzeko".
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak espero du "lasaitasuna eta arrazionaltasuna gailentzea, AEBk eta Europak merkataritza akordioa lor dezaten".
"Balio komun asko ditugu bi blokeen artean, eta horrek balio behar du elkarren onurarako izango den irtenbidea aurkitzeko. Orain inoiz baino gehiago, hainbeste balio partekatzen dituzten herrialdeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egin behar da", gaineratu du Jauregik.
Zure interesekoa izan daiteke
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".
Espainiak laguntza eskatu die Frontexi eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajea egiteko
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.