Auzitegi Gorenak ez du Bolaños ministroa ikertuko, Begoña Gomezen kasuaren baitan
Bolaños dirua bidegabe erabiltzea eta lekukotza faltsua ematea leporatuta zen ikertzekoa Juan Carlos Peinado instrukzio-epailea.
Bolaños ministroa, EFEren artxiboko irudi batean
Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Juan Carlos Peinado epaileak, Begoña Gomezen aurkako auziaren instruktoreak, Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzeko egin zuen eskaera.
Peinado epaileak joan den ekainaren 23an Gorenean egindako azalpen arrazoitu baten erantzuna da orain Gorenak eman duena. Instrukzio-epailearen iritzian, "arrazoizko zantzu sendo eta kualifikatuak" daude Bolañosek diru publikoaren bidegabeko erabilera egin zuela (egilekide gisa) ondorioztatzeko, baita lekukotza faltsua eman zuela esako nahikoa zantzu ere, lekuko gisa egindako deklarazioari dagokionez.
Peinadoren aburuz, Bolañosek 2018an egin zuen bidegabeko erabilera delitua, Cristina Alvarez Begoña Gomezen aholkulari gisa kontratatu baitzuen. Izan ere, Alvarez diru publikoarekin kontratatu zuela zehazten du, nahiz eta “lan pribatuak” egin zituen Pedro Sanchezen emaztearentzat.
Hala ere, Auzitegiak ebatzi du ez dagoela "inolako zantzurik" Bolañosek delitu horietan parte hartu zuela frogatzeko, eta instrukzio-epailearen azalpen arrazoitua artxibatzea erabaki du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik