Aresen erabakiaren inguruko erreakzioak
Rodolfo Aresek PSE-EEren hauteskunde-kanpaina koordinatzeko utzi du Eusko Jaurlaritza. Albisteak erreakzio ugari sortu ditu Euskadiko politikarien artean.
EAJ: “Ihesaldia”
Iñigo Iturrate EAJko Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak uste du Rodolfo Aresek egin duena “ihesaldi” bat dela, eta erabaki horrek hauteskunde prozesuan eduki dezakeen eraginaren beldurrez agertu da.
Iturrateren ustez, sozialistei “herritarren beharrei erantzutea baino, gehiago axola zaie pare bat bozka irabaztea".
PP: "Patxi Lopezek ere kargua utzi beharko luke"
Euskadiko Alderdi Popularraren ustez, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak kargua utzi izana “sozialistek interes alderdikoia Gobernuaren ekintzaren aurretik’ jartzen dutelako seinale da. Beraz, Patxi Lopezek ere kargua utzi beharko lukeela uste du Anton Damborenea Legebiltzarreko bozeramaileak.
Damborenearen arabera, Herrizaingo sailburuak, sozialisten kanpaina koordinatzeko, kargua utzi izana ‘sinestezina’ da.
"Sekula gertatu ez den zerbait da, eta kanpaina egiteari agintzeari baino denbora gehiago eskaintzen diotela erakusten du", Bizkaiko PPko buruaren ustez. Arrazoi hori dela eta, Lopezek ere dimititu beharko luke.
Bildu: “Aresen dimisioa arduragabekeri bat da”
Bildurentzat “arduragabekeria eta iraingarria” da Rodolfo Aresek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila utzi izana PSE-EEren hauteskunde-kanpaina prestatzeko.
Komunikatu baten bitartez, Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko “barne ikerketa bat bultzatu ordez, hauteskunde kontuetan kontzentratzea” leporatu dio Aresi.
Bilduren ustez, “horrelako bidegabekeria bat erantzunik gabe uztea onartezina da”.
Ernek “positibotzat” jo du Aresen lana
Erne Ertzaintzaren sindikatu nagusienak “positibotzat” jo du Rodolfo Aresek Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren buru izan den bitartean eginiko lana.
Roberto Seijo sindikatu horretako idazkari nagusiaren arabera, “ulertzekoa da” Aresen kargu-uztea, ez baitzen zentzuzkoa izango orain arteko lana PSE-EEren hauteskunde kanpainan daukan ardurarekin nahastea.
Ezker anitzak Aresek etorkizuneko itunetan euskal herritarrengan baino gehiago pentsatzea kritikatu du
Iñigo Martinez Ezker Anitza-IUko presidentetzako bozeramaileak Rodolfo Ares Barne sailburuak Eusko Jaurlaritza PSE-Eeko hauteskunde kanpaina koordinatzeko utzi izana kritikatu du. Etorkizuneko itunetan euskal euskal herritarren interesetan baino gehiago pentsatzen duela nabarmendu du.
Sailburuak kargua uzteak “argi uzten du alderdien interesak lehenesten dituela herritar guztien gainetik”.
Cabacasen heriotzan erantzukizun politikoak hartu gabe joan dela Ares esan du ezker abertzaleak
Ezker abertzaleak Rodolfo Aresek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko kargua uztea erabakitzea kritikatu du Iñigo Cabacasen heriotza bezelako “kasu larri”etan erantzukizun politikoa “bere gain hartu gabe”.
Halaber, Xuban Nafarretek jasandako “zauri larrietan” Aresek erantzukizuna bere gain ez hartzea kritikatu du greba orokorraren egunean, baita Kukutza gaztetxean Ertzaintzak izandako jardueran ere.
Aralar: ‘Aresen dimisioa bere kudeaketa tamalgarriaren epilogo txarrena da’
Dani Maeztu Legebiltzarren Aralarren bozeramaileak esan duenez, Rodolfo Aresen erabakia bere kudeaketa tamalgarriaren epilogo txarrena da’.
Maeztuk azaldu duenez, “Ares zalantzaz betetako merituekin” joan da. “Herrizaingo sailburuak Euskadiko kaleetan gatazka gutxien dagoen momentuan Ertzaintzaren jarduera deitoragarrienak egin ditu”, nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.